Sabel dantza

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:42, 16 apirila 2015
Sabel dantzaria

Sabel dantza arabiar herrietako dantza bat da. Ekialde Hurbileko eta Afrikako iparraldeko elementuak batzen ditu. Arabieraz raqs sharqi رقص شرقي ("ekialdeko dantza") edo raqs baladi رقص بلدي (dantza nazionala) izena du. Raks Baladi oinarrizko dantza bat da, ia-ia mugimendurik lateralik gabekoa, baina aldaka mgituz. Dantza hau Egipton Raks Sharki izenez ezagutzen da.

Egiptoko folklorearen parte da eta dantza klasikoan eta garaikidean egiten da, mugimendu, bira eta aldaka mugimendu handirekin. Turkian Gobek Dans edo Rakasse izenarekin ezagutzen da.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sabel dantza