Edukira joan

Sacco eta Vanzetti auzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bartolomeo Vanzetti (ezkerrean) eta Nicola Sacco atxiloturik

Sacco eta Vanzetti auzia Estatu Batuetan XX. mendeko lehen herenean gertatu zen politika-auzia da. 1920. urtean, Nicola Sacco eta Bartolomeo Vanzetti italiar etorkin anarkistak atxilo hartu eta South Braintreeko enpresa bateko zaindaria eta kutxazaina hil izana egotzi zieten. Epaitu ondoren, heriotza-zigorra ezarri zieten, frogak argiak ez ziren arren, eta beste atxilotu batek auzian errurik ez zutela segurtatu bazuen ere.

Zigorra zazpi urtez atzeratu zen arren, 1927an hil zituzten, ordurako garbi bazegoen ere Sacco eta Vanzettiri egozten zitzaizkien hilketak Celestino Madeiros izeneko gaizkile batek eginak zirela. Anarkisten heriotzak amerikar eta europar ezkertiarren haserrea piztu zuen, oldar xenofobo eta kontserbadorearen ondoriotzat hartuta. 1977an, Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak errugabetzat eman zituen bi italiarrak.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sacco eta Vanzetti auzia Aldatu lotura Wikidatan