Sagak (telebista saioa)
Sagak | |
---|---|
Formatua | Telebista saioa |
Aurkezlea(k) | Kike Amonarriz |
Iraupena | 60 minutu |
Herrialdea | Euskal Herria |
Hizkuntza | Euskara |
Ekoiztetxea(k) | Baleuko |
TB Katea | ETB1 |
Ordutegia | Asteazkenetan 22:30etan |
Emisioa | 2018ko urtarrilaren 17a – Emisioan |
Denboraldia(k) | 1 |
Atal kopurua | 5 (+ saio berezi 1) |
Audientzia | 13.000 ikusle / %1,6 (euskaldunak: %4,2) |
Sagak ETB 1en ematen zuten telebista saio bat da. Kike Amonarriz zen gidaria, eta 2018ko urtarrilaren 17an eman zuten lehenengo atala. Asteazkenetan ematen zuten, 22:15ak aldera. Azken saioa 2018ko otsailaren 14an izan zen.
Saioaren azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Diziplina bereko Euskal Herriko familiak ziren saioaren ardatz. Belaunaldiz belaunaldi bide berari jarraitu dioten Euskal Herriko familia ezagunak elkarrizketatzen zituen Kike Amonarrizek astero.
Bertsolari familia, artista fimilia, pilotari familia... Belaunaldi batetik bestera diziplina berari eutsi dioten dinastiengana jotzen zuen Kikek. Sagak, familiak, abizenak eta hauen arteko transmisioa nolakoa izan den aztertzen zuen.
Kikeren alboan Sara Cozar, Ibon Gaztañazpi, Xabier Euzkitze, Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeko Mikel Gorrotxategi eta Euskal Museoko Amaia Mujika izaten ziren, hausnarketan laguntzeko.[1]
Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denboraldia | Atalak | Emisio hasiera | Emisio amaiera | Audientzia (bataz bestekoa) | ||
---|---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||||
1. denboraldia | 5 + 1 | 2018ko urtarrilaren 17a | Emisioan | 13.000 ikusle | %1,6 (%4,2) |
Atalak eta audientziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | ||||
----- | ----- | Estreinatu aurreko aurkezpen saioa | 2018ko urtarrilaren 10a | 7.000 ikusle | %0,9 |
1 | 1 | Arriatarrak | 2018ko urtarrilaren 17a | 9.000 ikusle | %1,1 (%3,4) |
2 | 2 | Enbeitatarrak | 2018ko urtarrilaren 24a | 9.000 ikusle | %1,2 (%3,8) |
3 | 3 | Galarzatarrak | 2018ko urtarrilaren 31a | 12.000 ikusle | %1,5 (%1,7) |
4 | 4 | Goenagatarrak | 2018ko otsailaren 7a | 27.000 ikusle | %3,2 (%10,7) |
5 | 5 | Garmendiatarrak | 2018ko otsailaren 14a | 8.000 ikusle | %1,1 (%1,5) |