Saide Príncipe de Viana zinemak

Koordenatuak: 42°49′N 1°38′W / 42.81°N 1.64°W / 42.81; -1.64
Wikipedia, Entziklopedia askea
Saide Príncipe de Viana zinemak
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′N 1°38′W / 42.81°N 1.64°W / 42.81; -1.64
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2005eko uztailaren 14a
Arkitektura

Saide Príncipe de Viana zinemak Nafarroako Iruñea hiriburuan zegoen zinema areto bat izan zen. Hiriburuko zinema areto dotorena izatearen ospea zuen.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko Bigarren Zabalgunean zegoen, García Castañón kalearen 6. zenbakian, eta Bahía Kafetegia eraikinaren parean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1940ko ekainean inauguratu zen eta José Yarnoz iruindar arkitektoak diseinatu eta eraiki zuen. 1942an Serapio Zozaiak sortutako Saide enpresaren jabetzakoa izan zen, garai honetan nafar hiriburuan Novedades zinemak, Gaiarre zinemak eta Olimpia zinemak aretoetako jabetza ere bazuena, eta gerora baita Saide Karlos III zinemak aretoarena ere.

2005eko uztailaren 14an bere ateak behin-betiko itxi zituen. 2007an zinema aretoaren egoitza zen eraikin ederra erautsia izan zen eta bere solairuan apartamentuz osatutako etxebizitza berria eraiki zen, gaur egun behealdean italiar jatetxe bat dago.

Aretoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barne itxura apain eta dotoreko zinema aretoa zen.

Behe solairuan 700 ikusleentzako eserlekuak zituen eta armailak eta goiko solairuko eserlekuak kontuan hartuz gero denetara 1.200 pertsonentzako edukiera. Hormak Eduardo Santonja Rosales margolariaren margolanez apainduak zeuzkan, hauetan Bianako printzea ehizatzen edota Erdi Aroko jauregi bateko musikariak eta euren musika-tresnak irudikatuak zeuden[1].

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]