Salmoen liburua
Wikipedia(e)tik
Salmoen liburua (hebreeraz תְהִלִּים, estandar Tehillim, tiberieraz Təhillîm, "gorespenak") Itun Zaharreko liburua da, 150 idazlan sakraturen bilduma, bost multzotan banatua, data zehatzik eta egile ezagunik ez duena. Lehen saila ustez Davidena da, bigarrena eta hirugarrena beste zenbait egilerena, eta azken biak, egile ezezagunenak. Jatorrian kantatzeko idatzi ziren, eta nola erabili eta kantatu behar ziren adierazten zuten oharrak izaten zituzten askotan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012-12-1 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.