Salvat Ihartze gaztea

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:07, 16 apirila 2015

Salvat Ihartze (Aiherra?, XVI. mendea-Tarbe, 1648ko urriaren 7a) Nafarroa Behereko elizgizona, Salvat Ihartze zaharraren iloba.

Biografia

Piarres Ihartze Bidaxuneko bailearen semea, 1602. urtean osabaren ondorengoa izan zen Tarbeko apezpikutzan. Bigorrako apezpikutzan eta Trentoko kontzilioan erabakitakoak bideratu zituen, kalbinistei aurka egiteko. Frantziako Estatu Orokorretan hartu zuen parte 1614. urtean, eta Richelieu kardinalarekin eta Bertrand Etxauz Baionako apezpikuarekin batean, Nafarroako erresuma Frantziako erresuman sar zedila eskatu zuen hartan. 1620an bildu ziren koroa bakar batera Nafarroako eta Frantziako erresumak.

Erreferentziak