Aiherra
|
Aiherra |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Ayherre | |
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Baiona Bastida |
|
| Alkatea | Jean-Paul Bazterretxe (2008-2014) | |
| Herritarra | Aihertar | |
| Koordenatuak | 43°23′35″N 1°15′11″W / 43.39306°N 1.25306°WKoordenatuak: 43°23′35″N 1°15′11″W / 43.39306°N 1.25306°W | |
| Eremua | 27,65 km2 | |
| Garaiera | 20-465 m | |
| Posta kodea | 64240 |
|
| INSEE kodea | 64086 |
|
| Biztanleria | 952 bizt. | |
| Dentsitatea | 34,43 bizt./km² | |
| Sorrera | 1450 | |
Aiherra Nafarroa Beherearen ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Arberoa eskualdean kokatua. Zenbait gaztelu zahar edo gotorleku protohistoriko daude bertan, bai eta Beltzuntzeko gaztelua ere.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Ingurune naturala [aldatu]
Abarratea mendia (342 m) Aiherra eta Izturitze artean dago kokaturik. Udalerriko lurretatik igarotzen dira Harana eta Arberoa ibaiak.
Udalerri mugakideak [aldatu]
- Bastida iparraldean
- Izturitze ekialdean
- Lekuine, Hazparne eta Lekorne (Lapurdiko udalerriak direnak) mendebaldean
- Heleta eta Donostiri hegoaldean
Etxeak eta auzoak [aldatu]
- Hardoiko benta
- Zokoa
- Zokoko eliza
- Ahontzeko eliza
- Apahiri
- Bizkardegi
- Herketa
- Uratz
- Haindea
- Hergaitz
- Bildarraitz
Historia [aldatu]
1450eko martxoaren 18an [1] Beltzuntzeko gazteluan sinaturiko bake itunaren ondorioz, Lapurdi Frantziako erresumaren menpe geratu zen, herrialdean ingelesen eraginari amaiera emanez. Egun hartan, ordezkari lapurtarrek euren menekotasuna zindu zuten eta urrezko 2000 ezkutu ordaindu ostean -hamar bahituren atxikitzearen bidez bermaturik- euren pribilegioak mantendu ahal izan zituzten.
Ekonomia [aldatu]
Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza da. Gainera, Lauak sozietateak (industria aeronautiko eta espaziala) Aiherran dago kokaturik. Horrez gain, Harana ibaian dagoen Huhagun errota, XIX. mendekoa, zentral hidroelektrikoa gaur egun.
Demografia [aldatu]
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2005eko biztanleria INSEEk emandako behin-behineko datua da
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Forte protohistorikoak[2] Abarratea mendian.
- Beltzuntzeko gaztelua[3], XIII, XIV eta XVI. mendeetako aztarnak dituelarik.
- Done Petri parrokia[4] Erdi Aroaren amaieran izan zen eraikia. XVII. mendean handiagotua izan zen eta ondoren, 1910 eta 1911. urteetan, berriztatze sakonak izan zituen; litekeena da kanpandorrea orduan berreraikia izana.
Herri senidetuak [aldatu]
1984an herriko talde batek Antzuola (Gipuzkoa) udalerriarekin senidetze harremana finkatu zuen.
Aihertar ezagunak [aldatu]
- Beñat Larregi (1721-?) idazle eta apaizak ama Beltzuntze familiakoa zuen eta herriko erretorea izan zen.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Philippe Veyrin, Les Basques, Arthaud 1975 ISBN:2 7003 0038 6, 122. orr.
- ↑ (Frantsesez) Frantziako Kultura Ministerioa, forteei buruzko txostena
- ↑ (Frantsesez) Frantziako Kultura Ministerioa, gazteluari buruzko txostena
- ↑ (Frantsesez) Frantziako Kultura Ministerioa, parrokiari buruzko txostena