Bidaxune
|
Bidaxune |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Bidache |
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Baiona Bidaxune (burua) |
| Alkatea | Michel Dallemane (2008-2014) |
| Herritarra | Bidaxundar |
| Koordenatuak | 43°29′N 1°8′W / 43.483°N 1.133°WKoordenatuak: 43°29′N 1°8′W / 43.483°N 1.133°W |
| Eremua | 30,43 km2 |
| Garaiera | (0-160) m |
| Distantzia | 54 km Donibane Garazira |
| Posta kodea | 64520 |
| INSEE kodea | 64123 |
| Biztanleria | 1.066 bizt |
| Dentsitatea | 35,03 bizt/km² |
| http://www.bidache.net/ | |
Bidaxune Nafarroa Behereko udalerria da eta Bidaxuneko kantonamenduko burua da. Nafarroa Behereko Agramont eskualdean dago kokaturik. Bere frantsesezko eta gaskoierazko izenak Bidache eta Bidaishe dira hurrenez hurren.
1.066 biztanle zituen 1999an. Bertan dago kokatuta Agramondarren gaztelua.
Bidaxune kantonamendua eta beste lau herri Agramondarren dukerriko parte izan ziren, eta Bidaxune bera printzerri subiranoa 1570etik (Antonio I.a jauna zenean) XVIII. mendeko amaiera arte.
Eduki-taula |
[aldatu] Etimologia
Bidaxune euskarazko toponimoa bide eta haitz hitzen lotunea izan daiteke. Frantsesezko Bidache[1] itxura hauek izan ditu: Vidaxen eta Vidayxon (1312 eta 1329 hurrenez hurren, Comptos Ganberaren paperak[2]), Bidaxen (1489, Paueko notarioak[3]) eta Bidasche (1650, Gouvernement Général de Guienne et Guascogne et Pays circonvoisins eskutitza).
Gaskoieraz Bidàishen da eta bertakoak Bidaishot. Aragoieraz, berriz, Bidaxon du izena.
[aldatu] Geografia
[aldatu] Ingurune naturala
Udalerria Aturriren ibaiadarra den Biduze eta bere ibaiadarrek zeharkatua da[4], hau da Lihurri (eta bere ibaiadarrak diren Patarena, Gelous, Oihantxuri eta Ménine) eta Lagrabe. Biduze ibaiean, historikoki oso garrantzitsua izan den ibai-portua du.
[aldatu] Etxeak eta Auzoak
- Barta
- Hiri
- Le Mèche
- Bourdettes
- Amikuze
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Bardoze (Lapurdi) mendebaldean.
- Oragarre eta Arrueta-Sarrikota hegoaldean.
- Akamarre ekialdean.
- Landak iparraldean.
[aldatu] Historia
XVI. mendeko bukaeratik Frantziako Iraultzara arte, Bidaxune Agramondarrek zuzendutako printzerri txiki bihurtu zen. Bere burujabetza adierazteko bertako epaitegien epaiak ezin ziren Frantzia edo Nafarroako Parlamentuetara apelatu. Bestetik Bidaxune iheslarientzako badia bihurtu zen, batez ere juduentzat baina baita gaizkileentzat ere[5][6].
XVII. mendeko hasieran Agramondar jaunak aurreko mendearen bukaeran Baionan errefuxiatutako judu sefardiak hartu zituen.
1790eko martxoaren 4eko Legeak Frantziako departamenduak eta barrutiak sortu zuen. Era horretan, Ipar Euskal Herria eta Bearnok Behe Pirinioak izeneko departamendua sortu zuten. Era horretan, Donapaleuko barrutian zegoen Bidaxuneko Kantonamendua sortu zuten, hasieran Bidaxunek baino ez osatua.
[aldatu] Demografia
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Oharra: 2005eko biztanleria, INSEEk emaniko behin-behineko datua da.
[aldatu] Politika
| Urteak | Alkatea | Alderdia | Lanbidea | |||
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1995-2001 | Jean-Jacques Lasserre | UDF-MoDem | ||||
| 2001-2008 | Michel Dallemane | / | ||||
| 2008-2014 | Michel Dallemane | / | ||||
[aldatu] Ekonomia
Udalerriko ekonomia laborantzan dago oinarrituta[5]. Hala ere, herrian harrobi famatua dago[7], bere harriak Aturriren bitartez eramanak, Angeluko Notre-Dame du Refuge komenturako erabiliak izan zirenak.
[aldatu] Hirigintza
Herria, kale nagusia den Donejakue karrikaren inguruan dago antolaturik. Kale honek aldetik aldera gurutzatzen du herria, gaur egun Haramboure etxea dagoen lekuan zeuden ateetatik elizaraino. Bertan daude kokaturik herriko eraikin garrantzitsu gehienak, Tanneur eta Haramboure etxeak, sinagoga zaharra...
[aldatu] Azpiegiturak
Bidaxune RD-936 (antzinako RN-636) errepideak zeharkatua da.
[aldatu] Kultura
[aldatu] Hizkuntza
Herrian, Gaskonia gertu duelako, gaskoieraz aritu ez ezik herriko eskolan ere ikasten da. Euskaraz ere aritzen da, baina euskaldunek gutxiengo bat besterik ez dute osatzen.
Gaskoierazko esaera zahar batek honela esaten du:
| « | Que bas entau Bidache ? Pot de grache. Que bas entau Bardos ? Chuque aquét os. |
» |
Hau da:
| « | Bidaxunera zoazela? Gurin-potea.
Bardozera zoazela? Xurgatu hezur hau. |
» |
[aldatu] Musika
Bidache metal metal eta hard rock festibala da, 2003tik aurrera herrian antolatuta.
[aldatu] Hezkuntza
Udalerriak eskola publikoa eta haur-eskola du.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Agramondarren gaztelua[8][9][10][11], XII. mendean eraikitzen hasia. Egun zaharberritze lanetan dago.
- Hilerri judua[12]. Gaur egun ez dituzte ehorzketa gehiago egiten bertan, baina ondare gisa mantentzen dute.
- Lihurri zeharkatzen duen Agramondarren zubia[13] XVII. mendekoa.
- Zubi erromatarra[14] edo eiherakoa, XVII. mendekoa.
- XVII. mendeko gazteluaren hondarrak[15].
- Txanpina Etxea[16], XVIII. mendekoa.
- Herriko etxe zaharrak[17][18][19].
- Tanneur jauregia[20] XVII. mendekoa.
- Maisuaren etxea[21][22][23][24] XVII. eta XIX. mendeen artekoa.
- Hôtel restaurant basque izeneko etxea[25] 1586koa.
- Kongresu Etxea[26] XVIII. mendekoa.
- Agramondarren ehierakoa[27] XVII. mendekoa.
- Donejakue Nagusiaren eliza neogotikoa. Eliza zaharra, Gixune, Akamarre eta Bidaxuneko harriekin berreraiki zen, Antoine III.a mariskal eta dukearen ardurapean. Zenbait mende beranduago, 1880. urtean, berriztatu zen guztiz. 1930 aldera bertako gurutzbidea, René Marie Castaing-ek eginiko fresko batzurekin apaindu zen. Koroko estatua eta beirate batek egiten diote erreferentzia Donejakueri.[28][29][30][31].
- Antzinako sinagoga[32], egun Capdevielle Etxea dena, XVII. mendekoa.
- Ibai-portua. Aturri eta Biduze ibaietan ondasunak garraiatzeko erabiltzen zen, idiek tiratutako gabarrak erabiliz. Gaur egun baserri modura erabiltzen den etxaldea du alboan, antzina ibai-garraioaren kudeaketa eta biltegi modura erabiltzen zena.
[aldatu] Bidaxundar ezagunak
- Jean-Jacques Lasserre, euskal politikari eta alkate ohia.
[aldatu] Argazki-galeria
-
Lihurrin dagoen Roby errota.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Paul Raymond, "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
- ↑ Yanguas y Miranda, José (1840), Diccionario de Antiguedades del reino de Navarra, Iruñea
- ↑ Paueko notarioak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Sandre datu-basea
- ↑ a b Auñamendi Entziklopedia: Bidaxune
- ↑ Principauté de Bidache
- ↑ Bidaxuneko historia
- ↑ Hiru.com: Bidaxuneko gaztelua
- ↑ Mérimée datu-basea: Agramondarren gaztelua
- ↑ Mérimée datu-basea: Agramondarren gaztelua
- ↑ Mérimée datu-basea: Agramondarren gaztelua
- ↑ Mérimée datu-basea: Hilerri judua
- ↑ Mérimée datu-basea: Agramondarren zubia
- ↑ Mérimée datu-basea: Erromatar zubia
- ↑ Mérimée datu-basea: XVII. mendeko gazteluaren hondarrak
- ↑ Mérimée datu-basea: Txanpina Etxea
- ↑ Mérimée datu-basea: Herriko Etxe Zaharrak
- ↑ Mérimée datu-basea: Herriko Etxe Zaharrak
- ↑ Mérimée datu-basea: Herriko Etxe Zaharrak
- ↑ Mérimée datu-basea: Tanneur jauregia
- ↑ Mérimée datu-basea: Maisuaren etxea
- ↑ Mérimée datu-basea: Maisuaren etxea
- ↑ Mérimée datu-basea: Maisuaren etxea
- ↑ Mérimée datu-basea: Maisuaren etxea
- ↑ Mérimée datu-basea: hôtel restaurant basque
- ↑ Mérimée datu-basea: Kongresu Etxea
- ↑ Mérimée datu-basea: Agramondarren ehierakoa
- ↑ Mérimée datu-basea: Donejakue Nagusiaren eliza
- ↑ Palissy datu-basea: Donejakue Nagusiaren eliza
- ↑ Palissy datu-basea: Donejakue Nagusiaren eliza
- ↑ Palissy datu-basea: Donejakue Nagusiaren eliza
- ↑ Mérimée datu-basea: Capdevielle Etxea