Sam Worthington
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Samuel Worthington | |
| Jaio | 1976ko abuztuaren 2a (36 urte) | |
| Goldaming, Surrey ( |
||
| Lan nabarmenenak | Avatar | |
| IMDB | IMDBko fitxa | |
Samuel "Sam" Worthington (Godalming, 1976ko abuztuaren 2a) aktore australiarra da.
Biografia [aldatu]
Worthington Ingalaterran jaio zen, Godalming izeneko herri batean (Surrey eskualdean) Baina bere haurtzaroan Australiara joan zen, Perthera, alegia. Bere Aita, Ronald, energia-lantegi batean egiten zuen lan, bere ama aitzitik etxeko andrea zen eta amak berak Sam eta bere arreba hazi zituen.
John Curtin College of Arts eskolara joan zen, baina azkenean 17 urte zituela eskola utzi eta eraikuntza zein nohiz behinkako beste lan batzuei ekin zizkion Sidneyn bizitoki berria bezala harturik.
19 urterekin oraindik igeltsero moduan ari zela, National Institute of Dramatic Arterako proba bat egin zuen eta onartuta suertatu zen.
1998an graduatu ondoren, Worthingtonek Belvoir St Theatre-n Company-B produkzio-etxearentzat Judaren muxuaren inguruko produkzio bat egin zuen. Australiar saio eta telebistako pelikuletan parte hartzen jarraitu zuen, baita Bootmen izeneko antzerki baten ere. Bestelako produkzioetan ere hartu zuen parte: Dirty Deeds, Gettin Square, Somersault eta Macbeth. 2004ean Worthingtonek aktore nagusi onenaren saria irabazi zuen bere paperagatik Somersault produkzioan. Worthingtong oso ezaguna da Australiar Love My Way telebista-saio famatuan Howardena egiteagatik.
Worthingtonen ibilbide internazionala Hollywoodeko Hart´s War eta The Great Raid (Australian filmatu zena) bezalako produkzioetan paper txiki batzuk egiten hasi zen. 2006ko Casino Royale pelikulan James Bonden papera (Pierce Brosnanek utzitakoa) egiteko hautagaietako bat izan zen. Martin Bellek pelikularen zuzendariak jakinarazi zuen Worthington eta Henry Cavill finalistak suertatu zirela Daniel Craigen aurka, azkenean papera lortu zuenak, alegia.
2007an, James Cameronek Worthington hautatu zuen Avatar filmean paper nagusia antzezteko. 2008ko otsailaren 12an plazaratu zen berria: Sam Worthington, Cameronek gomendatua, Terminator Salvation pelikulan Marcus Wrigthena egiteko hautatu zuten. Pelikula mundu osoan zehar estreinatu zen.
Filmografia [aldatu]
| Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Bestelako Oharrak |
|---|---|---|---|
| 2000 | JAG | Dunsmore - Boomerang: Part 1 (2000) |
Telebista Saioa |
| Water Rats | Phillip Champion - Able to Leap Tall Buildings (2000) |
Telebista Saioa | |
| Bootmen | Mitchell | ||
| Blue Heelers | Shane Donovan - Bloodlines (2000) |
Telebista Saioa | |
| 2001 | Matter of Life | Our Hero | |
| 2002 | Hart's War (Hart-en guda) | Cpl. B.J. 'Depot' Guidry | |
| Dirty Deeds | Darcy | ||
| 2003 | Gettin' Square (El Desquite) | Barry 'Wattsy' Wirth | |
| 2004 | Thunderstruck | Ronnie | |
| Somersault | Joe | ||
| Blue Poles | Miles | ||
| Love My Way | Howard Light (2004-2005) | Telebista Saioa | |
| 2005 | The Great Raid | PFC Lucas | |
| Fink! | Able | ||
| The Surgeon | Dr. Sam Dash | Telebista Saioa | |
| 2006 | Macbeth | Macbeth | |
| Two Twisted | Gus Rogers - Delivery Man (2006) |
Telebista Saioa | |
| 2007 | Rogue (Piztiaren Lurraldea) | Neil | |
| 2009 | Avatar | Jake Sully | |
| Terminator Salvation | Marcus Wright | ||
| Last Night | Michael Reed | ||
| 2010 | The Debt | Young David | |
| Clash of the Titans (2010) | Perseo |