James Bond

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sean Connery Dr. No filmean, James Bonden rola jokatzen. Film hark eman zion ospea pertsonaiari.

James Bond fikziozko britainiar espioi bat da, 007 agentea izenaz ere ezaguna, Ian Fleming britaniar idazleak 1953an sortua. James Bond eleberri seriearen protagonista da, hainbat filmetan, komikietan eta bideo-jokoetan ere ageri dena. Fikzioan, Erresuma Batuko Inteligentzia Zerbitzu Sekretuko agentea da; errealitatean, zerbitzu horren izena MI6 da 1995az geroztik.

1953tik 1964ra, Ian Flemingek hamabi eleberri argitaratu zituen, James Bond pertsonaia protagonistatzat hartuta. Eleberri haiek arrakasta handia izan zuten munduan, eta pertsonaia hori bera hartuta hogeitik gora film ekoitzi ziren 1962tik 2008ra bitartean.

James Bond, espioi seduktore handiaren arketipo eta mito moderno bihurtu da, akziozko zinemaren eredugarri.

[aldatu] Aktoreak








[aldatu] Ikus, gainera

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
James Bond
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak