Samuel Usque

Wikipedia, Entziklopedia askea
Samuel Usque

Bizitza
JaiotzaLisboa, 1490 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Portugalgo Erresuma
HeriotzaXVI. mendea ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta historialaria

Samuel Usque Portugalgo idazle judua izan zen. Bere biografiari buruz oso informazio gutxi dago. Ziur aski Lisboan jaio zen; handik, Inkisizioaren basakeriak zirela eta, ihesi eta Italiako Ferraran babesa hartu zuen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lan bakarra ezagutzen da: Consolação às Tribulações de Israel (1553). Liburu hori Abraham Usquek inprimatu zuen; Samuelen abizen bera bazuen, ez dago garbi haien arteko harremana zein zen. Consolação hitz lauz idatzitako herri juduen historia da; liburuan Lur Santura noizbait ailegatzeko itxaropena azaldu zuen Usquek. Lan hau prestatzeko iturri desberdinak erabili zituen: Biblia, idazle klasikoak, literatura erlijiosoa.

Nahiz eta oso ezaguna ez izan Portugalgo eta juduen literaturaren lan bikainenetariko bat da.

Aipatu behar da, bestetik, Abraham Usquek 1554an Bernardim Ribeiro idazlearen Menina e Moça liburu ospetsua ere argitaratu zuela.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cohen (1977). Usque’s Consolation for the Tribulations of Israel. Jewish Publication Society of America.
  • Usque, Samuel (1989). Consolação ás Tribulações de Israel. Fundação Calouste Gulbenkian.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]