Bernardim Ribeiro
Wikipedia(e)tik
Bernardim Ribeiro portugaldar idazlea izan zen (Torrão, 1482 - Lisboa, 1552). Pastoral klasikoetako estiloa sartu zuen Portugalen, eta geroko idazleengan eragin handia izan zuten saudade edo urrun-minezko poemak landu zituen. Viseuko dukearen diruzainaren semea zen, eta Lisboako unibertsitatean ikasi zuen 1507-1512 urteetan; 1521-1524 urteetan Italian egon zen, eta Joan III.aren idazkari izan zen hil arte. Aipagarriak dira Ribeiroren Livro do Saudades (Saudadeen Liburua, 1554an argitaratua) eta Menina e moça, prosaz onduriko lana (Neskatxa eta birjina, 1554an argitaratua), Portugalgo literaturako obra klasiko nagusietako bat.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.