Lisboa
|
Lisboa |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Ofiziala | Lisboa | ||
| Estatua | |||
| Eskualdea Azpi-eskualdea Barrutia Alkatea |
Lisboa Lisboa Handia Lisboako Barrutia Carmona Rodrigues (PSD) |
||
| Sorrera | K.a. 1200 Alis Ubbo herri feniziarra Olissipona erromatar hiria |
||
| Koordenatuak | 38°42′N 9°11′W / 38.7°N 9.183°WKoordenatuak: 38°42′N 9°11′W / 38.7°N 9.183°W | ||
| Eremua | 84.8 km2 | ||
| Posta kodea | 1000 - 1900 Lisboa |
||
| Biztanleria | 564,657 bizt. | ||
| Dentsitatea | 6.658 bizt./km² | ||
| www.cm-lisboa.pt | |||
Lisboa Portugalgo hiriburua da eta Lisboako barrutikoa. 2001ean ia 550.000 biztanle zituen, herrialde osoko handiena izanda. Ingurualde guztia kontuan hartuta, aldiz, Grande Lisboa ("Lisboa Handia") esaten denak ia 2.6 miloi pertsona hartzen du barne.
Tejo ibaiaren itsasadarrean dago kokatuta.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Feniziarrek sortu zuten Lisboako hiria K. a. 1200. urte aldera. Olisipo hiriaren izen zaharrak alis ubbo («portutxo zoragarria») esapide feniziarra izan dezake jatorri. Odiseako Uliseren aztarnak ikusi nahi izan dituzte beste batzuek izen horretan. K. a. 205ean erromatarrak jarri ziren Lisboan eta bertan egon ziren 409. arte (Felicitas Julia izena eman zion Julio Zesarrek). Alanoak, sueboak eta bisigodoak egon ziren ondoren eta VIII. mendean mairu musulmanen eskuetara igaro zen (714) Al-Ushbuna izena emanez. Mendeetan defentsa lan garrantzitsuak egin ahal izan zituzten gerora São Jorgeren gaztelua izango zena, portugesez Castelo dos Mouros izenarekin ere ezaguna.
Normandiarren (844) eta Alfontso VI. Gaztelako eta Leongo erregearen (1093) erasoari aurre egin behar izan zion hurrengo mendeetan. Alfontso I.a Portugalgo lehen erregeak 1147an konkistatu ondoren herrialde hartako hiri bihurtu zuen betiko. 1256an Portugalgo hiriburu bihurtu zen eta erregeen egoitza hiria izan zen aurrerantzean, Coimbraren ordez.
1384an Lisboak bere bigarren setioa jasan zuen, 4 hilabete eta 27 egun iraun zuena eta erasotzaile moduan Gaztelako Koroak eragindakoa, Fernando I.a Portugalgo erregea zelarik. XV-XVI. mendeetan ezagutu zuen Lisboak bere gorena, Europako kolonia-portu nagusia baitzen. Manuel I.aren erreinaldian (1495-1521) guztiz edertu zen hiria (Belemgo Dorrea eta Jeronimotarren monasterioa). 1497ko uztailaren 8an Vasco da Gamaren espedizioa hiriko portutik itsasoz atera zen, Mozambike eta Indiara iritsi zena.
Joan III.a Elizkoiaren agintaldian (1521-1557) Kontraerreforma nagusitu zen Lisboan (Inkisizioa eta jesuitak tarteko). Espainiar gudarostearen okupazioarekin batean (1580-1640) hasi zen Lisboako hiri distiratsu haren gainbehera. Ingalaterrako gudarosteak hartu zuen parte gatazka horretan (1654), eta 1668an Lisboan izenpetu zuen Espainiako erregeak Portugalen burujabetasuna berresten zuen ituna. Britainiarren eragina nabarmena izan zen handik aurrera Lisboan eta Portugal osoan. 1755eko Domusantu egunez, lurrikara izugarri batek jo zuen Lisboa bete-betean; 40 minutuko tartean bi aldiz jo zuen dardarak, eliza guztiak lur jo zuten, eta Tajo ibaiko urak hartu zuen hiri guztia. Hogeita hamar milatik gora lagun eta bederatzi mila etxe inguru galdu ziren. XIX. mendearen hasieran, britainiarrek eta frantsesek hartu nahi zuten Lisboa eta gorabehera handien artean igaro ziren urteak (1807an frantsesek okupatu zuten eta ondoko urtean sartu ziren ingelesak berriro). Handituz joan zen, nolanahi ere, eta 1885erako 1785eko biztanle kopurua bikoiztu egin zen. 1880an zabaldu zen Avenida da Libertade Lisboa berriko bide-ardatz nagusia, 1901ean hasi zen argindarra Lisboako bazter guztietara zabaltzen eta garai honetan berean atondu zen ura hornitzeko hoditeria berria Alvielatik.
XX. mendea [aldatu]
1910an bertan izendatu zuten Portugalgo Errepublika. XX. mendean asko hazi da Lisboako hiria. 1911. urtean sortu zen Lisboako unibertsitate modernoa. Bigarren Mundu Gerraren garaian berrehun mila iheslari jaso zituen, baina luzaroan egon zen, Portugal guztia bezala, Antonio Salazar diktadorearen oinpean (1932-1968). 1966an zabaldu zen Salazar (apirilaren 25ekoa gaurko egunean) zubia. 1974an amaitu zen diktadura eta Portugal berriko hiriburu gisa iraun zuen Lisboak. 1988an, su handi batek erre zuen Lisboako Cidade Baixako Chiado izeneko auzoan.
1994an Europako kultura hiriburua izan zen. 1998ko maiatzetik urria arte Munduko Erakusketa (Expo 98) bertan antolatu zuten. 2004ko Europako Futbol Txapelketan egoitza nagusietakoa izan zen. 2007ko abenduaren 13an Lisboako Ituna bertan sinatu zuen Europar Batasunak.
Auzoak [aldatu]
Hiria 53 freguesiatan banatuta dago, eta hauek guztiak lau auzo nagusitan. Auzo historikoen artean, hauexek ditugu ezagunenen artean:
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Apirilak 25 zubia
- Belemgo dorrea
- Calouste Gulbenkian museoa
- Jeronimotarren monasterioa
- Parque das Naçoes
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Lisboa) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 22.6 | 24.8 | 29.4 | 32.2 | 34.8 | 41.5 | 40.6 | 41.8 | 37.3 | 32.6 | 25.3 | 23.2 | 41.8 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 14.8 | 16.2 | 18.8 | 19.8 | 22.1 | 25.7 | 27.9 | 28.3 | 26.5 | 22.5 | 18.2 | 15.3 | 21.5 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 11.6 | 12.7 | 14.9 | 15.9 | 18.0 | 21.2 | 23.1 | 23.5 | 22.1 | 18.8 | 15.0 | 12.4 | 17.5 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa(°C) | 1.0 | 1.2 | 0.2 | 5.5 | 6.8 | 10.4 | 14.1 | 14.7 | 12.1 | 9.2 | 4.3 | 2.1 | 0.2 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 8.3 | 9.1 | 11.0 | 11.9 | 13.9 | 16.6 | 18.2 | 18.6 | 17.6 | 15.1 | 11.8 | 9.4 | 13.5 |
| Euria (mm) | 99.9 | 84.9 | 53.2 | 68.1 | 53.6 | 15.9 | 4.2 | 6.2 | 32.9 | 100.8 | 127.6 | 126.7 | 774 |
| Euri egunak (≥ 0.1 mm) | 15.0 | 15.0 | 13.0 | 12.0 | 8.0 | 5.0 | 2.0 | 2.0 | 6.0 | 11.0 | 14.0 | 14.0 | 117.0 |
| Eguzki orduak | 142.6 | 156.6 | 207.7 | 234.0 | 291.4 | 303.0 | 353.4 | 344.1 | 261.0 | 213.9 | 156.0 | 142.6 | 2806.3 |
| Iturria: [1] | |||||||||||||
Demografia [aldatu]
| Biztanleriaren bilakaera (1801 – 2011)[2] | |||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1801 | 1849 | 1900 | 1930 | 1960 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 | |
| 203.999 | 174.668 | 350.919 | 591.939 | 801.155 | 807.937 | 663.394 | 564.657 | 547.631 | |
Hedabideak [aldatu]
- Diario de Noticias (egunkari orokorra)
- Record (kirol egunkaria)
Garraioak [aldatu]
- Lisboako aireportua (1942)
- Lisboako metroa (1959)
Kirolak [aldatu]
SL Benfica eta Sporting Clube de Portugal hiriko futbol talde nagusiak dira.
Lisboatar ezagunak [aldatu]
- Maria Teresa Bragantzakoa (1793-1874), infanta.
- Fernando Pessoa (1888-1935), idazlea.
- Amalia Rodrigues (1920-1999), abeslaria.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ http://www.meteo.pt/pt/oclima/normais.clima/1981-2010/012/ Instituto de Meteorologia
- ↑ "Instituto Nacional de Estatística"
Kanpo loturak [aldatu]
- (Portugesez) Webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) Alfama & Castelo
- (Ingelesez) Lisboa
| Europako kultura-hiriburuak | ||
|---|---|---|
|
1985 Atenas • 1986 Florentzia • 1987 Amsterdam • 1988 Mendebaldeko Berlin • 1989 Paris • 1990 Glasgow • 1991 Dublin • 1992 Madril • 1993 Anberes • 1994 Lisboa • 1995 Luxenburgo hiria • 1996 Kopenhage • 1997 Tesalonika • 1998 Stockholm • 1999 Weimar • 2000 Reykjavik • Bergen • Helsinki • Brusela • Praga • Krakovia • Santiago de Compostela • Avignon • Bolonia • 2001 Rotterdam • Porto • 2002 Brujas • Salamanca • 2003 Graz • 2004 Genova • Lille • 2005 Cork • 2006 Patras • 2007 Luxenburgo hiria eta Eskualde Handia • Sibiu • 2008 Liverpool • Stavanger • 2009 Linz • Vilnius • 2010 Essen • Istanbul • Pécs • 2011 Turku • Tallinn • 2012 Maribor • Guimarães • 2013 Košice • Marseilla • 2014 Umeå • Riga • 2015 Mons • Plzeň/Pilsen • 2016 Donostia • Wrocław |
||