San Azisklo eta Santa Victoria eliza

Koordenatuak: 42°33′49″N 2°30′47″W / 42.5634778°N 2.5130666°W / 42.5634778; -2.5130666
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Azisklo eta Santa Victoria eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaLantziego
Koordenatuak42°33′49″N 2°30′47″W / 42.5634778°N 2.5130666°W / 42.5634778; -2.5130666
Map
Historia eta erabilera
ElizbarrutiaGasteizko elizbarrutia

San Azisklo eta Santa Victoriaren eliza Lantziegon dagoen eliza nagusia da, Arabako Errioxan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan eta Jorge Olatek eraiki zuten XVI. mendean[1]. Habearte bakarra zuen eta kontrahormak alboetan. XVIII. mendean eraikinaren burua eta gurutze itxurako oin-planoa osatzen duten hiru abside gehitu zitzaizkion. Pedro Gumielek osatu zuen eraikina harlanduzko dorre errektangularra eraikitzean[2].

Erretaula nagusia Juan Fernandez Vallejok egina da. Santa Anaren XVI. Mendeko erretaula ere aipagarria da. Elizako organoa barrokoa da, eta Euskal herriko zaharrenetakoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «San Acisclo eta Santa Victoria eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  2. «Ondare artistikoa» www.lanciego.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]