Lantziego
Wikipedia(e)tik
|
Lantziego |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Lanciego/Lantziego | |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Araba Arabako Errioxako Kuadrilla |
|
| Alkatea | Manuel Zabala González (PP) | |
| Herritarra | lantziegar | |
| Koordenatuak | 42°34′N 2°31′W / 42.567°N 2.517°W | |
| Eremua | 24,20 km2 | |
| Garaiera | 541 m | |
| Distantzia | 48 km Gasteiza | |
| Posta kodea | 01308 |
|
| Biztanleria | 683 bizt (2008) | |
| Dentsitatea | 28,22 bizt/km² | |
| Sorrera | 1630 | |
| http://www.lanciego.org/ | ||
Lantziego Arabako hego-ekialdeko udalerria da, Arabako Errioxa eskualdekoa. Izen bereko herria da udalerriaren herriburua. Gasteiztik 48 bat kilometrora dago, hegoalderantz.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Iparraldean: Kripan eta Lapoblación (Nafarroa).
- Hegoaldean: Guardia eta Logroño (Errioxako Autonomia Erkidegoa).
- Ekialdean: Ekora eta Oion.
- Mendebaldean: Bilar eta Kripan.
[aldatu] Historia
Lantziego Guardiaren menpe egon zen 1630. urtera arte, zeinetan hiri titulua jaso zuen. Hala ere, Lantziego izenaren aipamen zaharra aurkitu da 1257. urteko agiri batean.
[aldatu] Ekonomia
Lantziegoko ekonomia ardogintzan eta haren inguruko turismoan oinarritzen da. Arabar Errioxako ardoaren ekoizle garrantzitsua da.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Hiru herrik osatzen dute Lantziego udalerria:
- Asa.
- Biasteri (1887ko errolda baino lehen berezko udalerria zuena).
- Lantziego (udalerriko herriburua).
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1.107 | 1.151 | 978 | 926 | 904 | 1.003 | 982 | 894 | 700 | 617 | 641 | 631 | 673 |
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Asako Mantibleko zubi erromatarra. Jatorrian zazpi arku eta 164 metroko luzera bazituen ere, gaur egun bi arkuk bakarrik diraute zutik. XV. mendean suntsitu omen zuten.[1].
- San Azisklo eta Santa Victoria eliza
- Landako Andre Mariaren baseliza
[aldatu] Lantziegar ezagunak
- Lorenzo Fernandez de Viana Ugarte (1866 - 1929), eskultorea[2].
- Sebastian Iradier (1809 - 1865), euskal musikagilea.
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Lantziegoko Udalaren webgunea
- (Euskaraz) Lantziego euskadi.net webgunean
- (Gaztelaniaz) Lantziego Auñamendi entziklopedian
| Lantziegoko herriak | ||
|---|---|---|
|
|||||||||||