San Juan Chamula tenplua

Koordenatuak: 16°47′18″N 92°41′23″W / 16.78825333°N 92.68958505°W / 16.78825333; -92.68958505
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Juan Chamula tenplua
Kokapena
Estatu burujabe Mexiko
Mexikoko estatu Chiapas
Municipality of MexicoChamula (udalerria)
Koordenatuak16°47′18″N 92°41′23″W / 16.78825333°N 92.68958505°W / 16.78825333; -92.68958505
Map
Historia eta erabilera
Irekiera16

San Juan Chamula tenplua edo San Joan Bataiatzailearen tenplua Mexikoko Chiapas estatuko Chamula herrian dagoen XVI. mendeko eliza da. Oso ezaguna da bere izaera sinkretikoari esker; bertan, kristautasunaren itxuraren azpian Tzotzil herriak konkista aurreko erritoak eta zeremoniak egiten dituzte.[1] Apaiz katolikoak ez dira elizan ikusten eta gurtzen diren santuen atzean ez da zaila antzineko jainkoak ikustea.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Joan Bataiatzailearen tenplua arkitektura kolonialekoa da. Fatxada zuria du, turkesa eta berde koloreko arku batekin; hiru kanpaiez osatutako kanpai-horma batekin amaitzen da. Bere atea edo portada lore eta zirkulu formako irudiekin apainduta dago, berde eta urdinez margotuak, horizko xehetasunekin, morearekin eta abarrekin. Eliza bakanetakoa da, estilo prehispanikoko apaingarriak dituena.

Chamulako tenpluak 15 metroko zabalera eta 62 metroko luzera du gutxi gorabehera; egurrezko estalkia du. Bertako komunitateko zeremonia-gune garrantzitsuena da, Tzotziles Indigena gehienek otoitz eta erritu erlijiosoak egiten dituzten lekua.[2]

Ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrualdean ez dago esertzeko eta otoitz egiteko jarleku tradizionalik: herritarrek belaunikatu eta otoitz egiten baitute. Giro mistiko oso berezia sortzen dute, XVI. mendeko ebanjelizazioaren eta maia herriaren erlijio sinesmenen arteko nahasketa diren erritualak egitean. Fededunek hainbat tamainuko kandela koloreanitzen aurrean otoitz egiten dute. Lurra ere pinu adarrez ia erabat estalita dago, indigenek zuhaitz hori sakratutzat jotzen baitute.

Santuen irudiek ispiluak dituzte, eta aitorpena santuetako baten aurrean modu pertsonalean egiten da; ispilua fededuna islatzeko da.

Eliza barruan argazkiak egitea debekatuta dago.

Mayordomoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Juan Chamulan egiten diren erritoen ezinbesteko protagonistak dira. Urte bete santu baten zerbitzura daude eta lan horretan diru asko ordaindu dezakete baina horrela santuen laguntza lortzen dute. Mayordomoek santuak zaintzen dituzte, musika jotzen dute eta egiten diren zeremonietan parte hartzen dute.[3]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]