Sinkretismo
Wikipedia(e)tik
Sinkretismoa dotrina, teoria edo kultura desberdinak bateratzen saiatzen den sistema da. Erlijioen historian, bi erlijioek bat egitea edo elkar kutsatzea da. Psikologian, pertzeptzio orokorra eta nahasia da, elementu heterogeneoak bereizteko ahalmenik ez duena, hautemateko ahalmena erabat garatu aurretik izaten dena.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.