San Juan de Puerto Ricoren berreskurapena Juan de Haro gobernadorearen eskutik

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Juan de Puerto Ricoren berreskurapena Juan de Haro gobernadorearen eskutik
Jatorria
Sortzailea(k)Eugenio Caxés (en) Itzuli
Sorrera-urtea1630(e)ko hamarkada
IzenburuaLa recuperación de San Juan de Puerto Rico
MugimenduaBarrokoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak290 (altuera) × 344 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza historikoa
TelesailaBattle Series (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaPradoko Museoa
BildumaPradoko Museoa
InbentarioaP000653

San Juan de Puerto Ricoren berreskurapena Juan de Haro gobernadorearen eskutik (gazteleraz: La recuperación de la isla de Puerto Rico por el gobernador de la isla, Juan de Haro) Eugenio Cajés margolariak 1634 eta 1635 urteen artean egindako margolana da, Pradoko Museoan dagoena, Madrilen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen planoan Juan de Haro ageri da eta berarekin dagoena Juan de Amezketa dela uste da. Atzean espainiarren tropak agertzen dira herbeheretarrak itsasorantz bidaltzen eta etsaien itsasontziak ere bai.

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palacio del Buen Retiro jauregiko "Erresumen Aretoa" dekoratzeko hainbat margolariri artelanak eskatu zizkioten eta Eugenio Cajések San Cristobal uhartearen berreskurapena margotzeko eskatu zioten.

1625ean Balduino Enrique (Boudewijn Hendrickszoon) almirante herbeheretarrak 17 itsasontzirekin San Juan de Puerto Rico erasotu eta okupatu zuen eta Juan de Haro gobernadoreak San Felipe gotorlekuan bilatu zuen babesa. 28 egunetako setioa jasan ondoren Juan de Amezqueeta almirantearen ekinez holandar okupatzaileak bidali egin zituzten. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Museo del Prado, ed. (2016ko ekainaren 28a)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]