Pradoko Museoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pradoko Museoa
Pradoko Museoa
Diego Velázquez margolariaren estatua museoaren atari nagusian.
Herrialdea  Espainia
Hiria Madril
Helbidea Pradoko pasealekua, Madril
Pradoko Museoa non dagoen adierazten duen Madril-ko/-go/-eko mapa
Pradoko Museoa
Pradoko Museoa (Madril)
Posta-kodea 28014
Irekitze data 1819ko azaroaren 19a
Zuzendaria Miguel Zugaza
Telefono zenbakia 913302800
www.museodelprado.es

Pradoko Museoa (gaztelaniaz Museo del Prado) Espainia eta Europa osoko museorik garrantzitsuenetarikoa da, margolaritzan espezializatuta eta Madrilgo erdigunean kokatuta dagoena. 5.000 margolan eta 2.000 grabatu inguru gordetzen ditu, 700 eskultura baino gehiagorekin batera.

1819an inauguratu zuten Museo Real de pinturas izenarekin Fernando VII.a Espainiakoa erregearen garaian, eraikina Karlos III.a erregearekin egin bazuten ere. XII. mendetik XIX. mendeko hasiera arteko artelanak biltzen ditu. Besteak beste, Rubens, El Greco, Eduardo Rosales, Francisco Goya eta Diego Velázquez margolarien lanak barne hartzen ditu.

Gaur egungo zuzendaria Miguel Zugaza durangarra da, 2002tik postu horretan dagoelarik.

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Espainiako margolaritza.
  • Italiako margolaritza.
  • Flandria eta Herbehereetako margolaritza.
  • Frantziako margolaritza.
  • Alemaniako margolaritza.
  • Ingalaterrako margolaritza.
  • Eskultura.
  • Arte dekoratiboak.
  • Grabatuak.

Espainiako margolaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko bildumarik handiena gai horretaz, alde nabarmenarekin. Kronologiaren aldetik, XII. mendeko mural erromanikoetatik XX. mendera bitartekoa da.

Erdi Aroko margolarien artean, Bartolomé Bermejo eta Berruguete daude, Pizkundekoen artean, Pedro Machuca eta Joan de Joanes; Manierismoan El Greco nabarmentzen da, eta Barrokoan, berriz, Zurbarán, Ribera, Murillo eta Velázquez. Lau pintore horien lanak 200 baino gehiago dira. XVIII. mendekoan, Goyaz gain, Luis Meléndez eta Luis Paret daude. Egun, Goya ondoko pintura espainiarraren balorea handitu gogo da, Neoklasizismotik hasi eta Maria Fortunyn eta Sorollan buka.

Italiako margolaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pizkundeko margolarien artean, Fra Angelico, Giovanni dal Ponte, Mantegna, Antonello da Messina eta Botticelli daude. Rafaelek edo bere lantegiak egindako 8 margolan ditu museoak. Veneziako eskola nabarmentzen da, Tiziano, Tintoretto, Paolo Veronese eta Bassano margolarien lanekin. Horretaz aparte, Correggio, Bronzino, Andrea del Sarto, Sebastiano del Piombo, Annibale Carracci, Caravaggio, Guido Reni, Luca Giordano ere badaude.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ambox notice.png Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.
Bi "maja" famatuak, jantzirik eta biluzik, Goyaren margolan ezagunak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pradoko Museoa Aldatu lotura Wikidatan