San Julian Antiokiakoaren eliza (Ahatsa)

Koordenatuak: 43°09′01″N 1°09′52″W / 43.150376°N 1.164498°W / 43.150376; -1.164498
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Julian Antiokiakoaren eliza (Ahatsa)
 Monumentu historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaGarazi
UdalerriaAhatsa-Altzieta-Bazkazane
Koordenatuak43°09′01″N 1°09′52″W / 43.150376°N 1.164498°W / 43.150376; -1.164498
Map
Historia eta erabilera
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaBaionako elizbarrutia
Ondarea
Mérimée IDIA64000844

San Julian Antiokiakoaren eliza Nafarroa Behereko Ahatsa-Altzieta-Bazkazane udalerriko Ahatsa herrian kokatzen den eliza da. Monumentu Historiko gisa sailkatua dago.[1] Eliza lehenengoz Erdi Aroan eraiki zuten eta ondoren, XVI. mendean zaharberritu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1364an San Julian Garatxategiko parrokia aipatzen da, San Julian noble etxearen ondoan. San Julian Antiokiakoaren parrokia, zalantzarik gabe, Erdi Aroko fundaziokoa da, Erdi Aroaren erdialdekoa, ziurrenik XII. mendekoa. Hormek eta plano sinpleek bere antzinatasuna egiaztatzen dute. Mendebaldeko ataria XVI. mendeko eraikina izan daiteke. Elizak bi zaharberritze-kanpaina handi ezagutu ditu. Lehena XVIII.mendearen lehen laurdenean gertatu zen, 1723an, portalean grabatutako datan adierazten moduan. Oraingo honetan ere zaharberritu zuten: badirudi kanpoko hareharrizko arkua dekorazio grabatu batekin apainduta zegoela (izarrak, liliak, bihotzak, Maltako gurutzea). Bi zutabe txikiak eta abakoaren altueran dauden tanta-banda garai berekoak agertzen dira, sakristia eta agian gurutzadura faltsua ere bai. Bigarren kanpaina, 1910ean egin zen, kanpoaldean adierazten denez. Eraikina kanpandorre-atari batez hornituta dago mendebaldean eta nabearen baoak zulatuta daude. Barrualdea ere zaharberrituta dago.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]