Gamueko gaztelua

Koordenatuak: 43°21′54″N 1°01′09″W / 43.36494°N 1.019128°W / 43.36494; -1.019128
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gamueko gaztelua
 Monumentu historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaAmiküze
UdalerriaAiziritze-Gamue-Zohazti
Koordenatuak43°21′54″N 1°01′09″W / 43.36494°N 1.019128°W / 43.36494; -1.019128
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Ondarea
Mérimée IDPA00125253

Gamueko gaztelua Nafarroa Beherean, izen bereko herrian kokaturik dagoen gaztelua da. XVII. mendeko etxe-gotorlekua da, XII. mendekoa zen beste baten gainean eraikia. Beraren ondoan, iparraldera, Borda izeneko baserria dago eta biek multzoa osatzen dute. 1993ko urriaren 8an Frantziako monumentu historiko izendatu zuten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki, gaztelua, Gamue leinuari lotuta egon den eraikina da. Leinu honetako burua zen inguruko nekazari eta lurren jabe. Leinuaren lehen aipamena XI. izanik, jakina da era nahiko jarraituan Frantziar Iraultzara arte euren etxea zenean. Iraultza garaian kanpora joanik, gaztelua eta ondasunak, Zuberoako Ithorrots leinukoa zen Joan d'Abbadiek erosi zituen.[1]

1850. hamarkadan gaztelua erre egin zen, eraikina erdira murriztuz. Ordutik, aletegi gisa erabili izan da gaztelua eta ez da inoren bizileku izan.

Aiziritze-Gamue-Zohaztiko udalak, libera baten truke, 1983an erosi zion gaztelua orduko jabeari, Michel d'Abbadieri. Baina gazteluaren eremuari soilik zegokion salmenta. 1997an inguruko lurrak eta beheko aldean dagoen Borda baserria ere erosi zituen udalak. Borda etxea XIV. mendekoa da nahiz eta XIX. mendean berriz zabaldu zutela eta 1856 data agertu ateburu batean. Etxe horretan gazteluko zerbitzariak bizi ziren eta gaur egun, udal bulego batzuk kokatu dituzte bertan.

Ekintza kulturalak bertan antolatu nahirik, "Gamue Jauregia" deritzon elkartea sortu zuen. 1993an Monumentu historiko izendatu zuten eta 1995. urtean hiru zundaketa egin zituzten bertan, oinarriak ikertzeko.[2]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa