Santiago Maldonadoren desagerpena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santiago Maldonadoren desagerpena
Motadesagertze : Santiago Maldonado
Data2017ko abuztuaren 1a
KokalekuChubut
HerrialdeaIsrael
Missing person (en) Itzuli Santiago Maldonado
Pertsona hilak1
Pertsona desagertuak1

Santiago Andrés Maldonadoren desagerpena 2017ko abuztuaren 1ean gertatu zen, Cushamengo lof maputxean egindako manifestazioaren ondotik ustez atxilotua izan eta gero, Chubuteko probintzian.[1] Atxiloketa hori Argentinako Jendarmeria Nazionalak egin zuen, Patricia Bullrich Segurtasuneko ministroaren aginduz. Gobernuaren funtzionarioek egindako desagerpen behartu bat dela aipatu izan da.[2][3][4] 2468 egun daramatza desagertuta.

Santiago Maldonado Buenos Airesko probintzian jaiotako artisau bat da. Orain hilabete batzuk Barilochetik gertu joan zen bizitzera. Jatorrizko herrien aldeko ekintzailea izanik, lurren inguruan egiten dituzten protestetan parte hartu du.[5][6]

Gertakaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko abuztuaren 1eko goizaldean, oraindik gaua zela, Jendarmeria Nazionala Cushamengo erresistentziako pu lofean sartu zen, indarrez, inongo agindu judizialik izan gabe. Ez da jakin ea zenbat polizia sartu ziren sarrerako atea bota eta gero. Gomazko pilotak eta berunezko perdigoiak jaurti zituzten, eta komunitatearen hainbat elementu erre. Kanpamentuan zeuden pertsona batzuk Chubut ibaira joan ziren, edo gertu zegoen baso batera.[7][8][9][10]

Salaketaren arabera, han zen Santiago Maldonado, Veinticinco de Mayo hirian jaioa eta gaur egun El Bolsón udalerrian bizi dena. Belarren artean ezkutatu zen, ez baitaki igeri egiten. Lekukoek diotenez, hainbat tiro entzun ziren, eta jendarmeetako batek «Bat daukat» esan zuen. Jendarmeak Maldonadoren ibilgailura gerturatu ziren, atzeko ateak ireki zituzten eta autoa inguratu zuten, inork ikus ez zezan zer ari zen gertatzen. Salaketaren arabera, Maldonado atxilotu zuten, eta auto horretan sartu.[11][12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Obrero, Partido. «El Encuentro Memoria Verdad Justicia llevó su solidaridad a la comunidad mapuche Cushamen» Página oficial del Partido Obrero en el Frente de Izquierda - po.org.ar (Noiz kontsultatua: 2017-08-28).
  2. (Gaztelaniaz) «Cuarto día sin Maldonado | Silencio del Gobierno por la desaparición» PAGINA12 1501905078 (Noiz kontsultatua: 2017-08-28).
  3. (Gaztelaniaz) Verbitsky, Horacio. (1502071993). «Macri ya tiene su desaparecido | El gobierno nacional pasa del negacionismo a la represión» PAGINA12 (Noiz kontsultatua: 2017-08-28).
  4. (Gaztelaniaz) Encuentro Judicial |. (Noiz kontsultatua: 2017-08-28).
  5. (Ingelesez) Smink, Veronica. (2017-08-08). «Quién es Santiago Maldonado, el joven cuya desaparición tiene en vilo a Argentina» BBC Mundo (Noiz kontsultatua: 2017-08-28).
  6. (Gaztelaniaz) «Reclamo por la aparición de Santiago Maldonado | Fue visto por última vez durante la represión de la Gendarmería en territorio mapuche» PAGINA12 1501879621 (Noiz kontsultatua: 2017-08-28).
  7. (Gaztelaniaz) «Así es la cacería de Mapuches en el sur de Argentina» Cosecha Roja 2017-08-02 (Noiz kontsultatua: 2017-08-28).
  8. (Gaztelaniaz) «Represión y hostigamiento a la comunidad mapuche Lof en Resistencia Cushamen» CELS 2017-08-02 (Noiz kontsultatua: 2017-08-28).
  9. (Gaztelaniaz) Negro, Redacción Río. «Buscan intensamente a Santiago Maldonado desaparecido tras la represión en lof Cushamen» La Izquierda Diario (Noiz kontsultatua: 2017-08-28).
  10. Buscan a Santiago Maldonado: desapareció el miércoles en Chubut. (Noiz kontsultatua: 2017-08-28).
  11. (Gaztelaniaz) «Un desaparecido tras la represión en Cushamen | El joven había ido hasta allí para apoyar a la comunidad mapuche» PAGINA12 1501772146 (Noiz kontsultatua: 2017-08-28).
  12. (Gaztelaniaz) «Represión, tiros y un desaparecido | Santiago Maldonado estaba con los mapuches cuando fueron reprimidos y no se sabe nada de él» PAGINA12 1501812861 (Noiz kontsultatua: 2017-08-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]