Berun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Beruna
82 TalioaBerunaBismutoa
Sn

Pb

Uuq
Pb-TableImage.png
Orokorra
Izena, Ikurra, Zenbakia Beruna, Pb, 82
Serie kimikoa metal txiroak
Taldea, periodoa, orbitala 14, 6, p
Itxura gris urdinxka
Beruna
Masa atomikoa 207,2(1) g/mol
Konfigurazio elektronikoa [Xe] 4f14 5d10 6s2 6p2
Elektroiak orbitaleko 2, 8, 18, 32, 18, 4
Propietate fisikoak
Egoera solidoa
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa)
11,34 g/L
Urtze-puntua 600,61 K
(327,46 °C, 621,43 °F)
Irakite-puntua 2.022 K
(1.749 °C, 3.180 °F)
Urtze-entalpia 4,77 kJ·mol−1
Irakite-entalpia 179,5 kJ·mol−1
Bero espezifikoa (25 °C) 26,650 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 978 1.088 1.229 1.412 1.660 2.027
Propietate atomikoak
Kristal-egitura kubikoa, aurpegietan zentratua
Oxidazio-zenbakia(k) 4, 2
(oxido anfoterikoa)
Elektronegatibotasuna 12,33 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala 1.a: 715,6 kJ/mol
2.a: 1.450,5 kJ/mol
3.a: 3.081,5 kJ/mol
Erradio atomikoa
(batezbestekoa)
180 pm
Erradio atomikoa
(kalkulatua)
154 pm
Erradio kobalentea 147 pm
Van der Waalsen erradioa 202 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa (300 K) 35,3 W·m−1·K−1
Soinuaren abiadura 1.190 m/s
Isotopo egonkorrenak
Artikulu nagusia: berunaren isotopoak
iso UE Sd-P D DE (MeV) DP
204Pb  %1,4 >1,4x1017 u α 2,186 200Hg
205Pb Sintetikoa 1,53x107 u ε 0,051 205Tl
206Pb  %24,1 Pb egonkorra da 124 neutroirekin
207Pb  %22,1 Pb egonkorra da 125 neutroirekin
208Pb  %52,4 Pb egonkorra da 126 neutroirekin
210Pb aztarnak 22,3 u α 3,792 206Hg
β-β- 0,064 210Bi
Erreferentziak

Beruna elementu kimiko bat da, Pb ikurra (Plumbum, latinezko izena) eta 82 zenbaki atomikoa dituena.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metal txiro bigun, astun, toxiko eta xaflakorra da. Beruna zuri urdinxka da moztu berritan, baina gris leun kolorea hartzeraino ugertzen da airearekin kontaktuan. Eraikuntzan, baterietan, jaurtigaietan, pisuetan, soldaduran eta aleazio galdagarrietan erabiltzen da. Elementu egonkorren arteko zenbaki atomikorik altuena dauka, nahiz eta hurrengo elementua, bismutoa alegia, erdibizitza hain luzea edukirik (unibertsoaren bizitza baino luzeagoa), hura ere egonkorra dela kontsideratzen den. Merkurioak bezala, beruna ehun bigunetan eta hezurretan metatzen den neurotoxina bortitza da. Oso fusio puntu baxua du (327.5 Â°C).

Erauzketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beruna lortzeko galena erabiltzen da hasierako material bezala, lehenik eta behin birrinduz eta xehatuz aberasteko, eta zaborra eta beste elementu batzuk bananduz.

Honeri, fundente siliziko eta basikoak gehitzen zaizko, eta txigorketa egiten da 800 Â°Cko tenperatura baino handiagoa izanik, eta horrela berun monoxido bihutzen da.

2 PbS + 3 O2 --> 2 PbO + 2 SO2

PbOren erredukzioa lortzeko, labegarai batean koke karboia sartzen da, eta hau erregai bezala funtzionatzen du, baita erreduktore bezala. Haizebideetatik insuflaturiko airea kokea karbono monoxido bihurtzen du, eta honek berun (II) oxidoa metalera erreduzitzen du:

2 C + O2 --> 2 CO PbO + CO --> CO2 + Pb

Metal urtua eta zaborra arragoan erortzen dira. Non dentsitatearen arabera banantzen dira. Horrela lorturiko berunari, obrako beruna deritzo, eta hainbat impureza ditu (kobrea, eztainua…), eta errefinamendu elektrolitikoa aplikatzen zaio.

Aplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beruna kantitate handietan baterien fabrikazioan erabiltzen da, baita kable elektrikoen estalduran. Karbonato basikoa aplikatuz, agente atmosferikoetaz oso erresistentea egiten du eta honegatik tutu sanitarioetan, tangetan eta lurpeko kableen estalduran erabiltzen da. Lehen beruneko konposatu batzuk gehitzen zitzaizkion gasolinari erredimendua handitzeko, baina osasunarentzat oso perjudiziala zenez debekatu egin zen. Erradiazio nuklear eta X-izpien protektore bezala erabiltzen da, baita aleazioa desberdin asko egiteko (soldatzeko metala, inprentako metala…). Berunaren oxidoak pintura protektore bezala erabili ohi dira, baina bere toxizitatea dela eta barne-espazioetan erabiltzeari utzi zaio.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Berun Aldatu lotura Wikidatan