Sara Marsillas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sara Marsillas
Bizitza
JaiotzaPontevedra
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaSantiago de Compostelako Unibertsitatea 2016) doktoretza : Psikologia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta psikologoa

Sara Marsillas Rascado (Pontevedra, ?) Matia Fundazioko psikologo ikertzailea da, zahartze aktiboaz aditua dena.

Doktoregoa atera zuen Santiago de Compostelako Unibertsitatean lortu zuen doktoregoa 2016n. Bere doktoretza tesian norbanakoaren ikuspegitik zahartze aktiboa neurtzeko tresna balioztatu bat garatu zuen.[1] Zahartze aktiboaren arlo desberdinekin erlazionaturiko proiektuetan parte hartu du, besteak beste, zahartze aktiboaren neurketa, teknologia berrien erabilpena zahartzaroan, bakarrik bizi diren pertsona zaharren jokabidearen monitorizazioa edota telelaguntzako programa pilotuen ebaluazioa. Sorkuntza kolaboratiboaren metodologietan aditua da, Design Thinking delako metodologian esaterako.[2]

Bakardadea oso gai pertsonala bada ere, gizartean izugarrizko eragina duenez, horren aurkako estrategia bateratu bat sortu nahi dute hainbat sektoretako adituk: Adinberri, Gipuzkoako Foru-Aldudiko Gizarte Politika eta Gobernantzako foru departamentua, Osakidetza, Donostiako Udala, Matia Fundazioa eta Itxaropen Telefonoa.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Marsillas, Sara. (2016). «DESARROLLO Y VALIDACIÓN DE UN ÍNDICE PERSONAL DE ENVEJECIMIENTO ACTIVO ADAPTADO AL CONTEXTO GALLEGO.» www.educacion.gob.es (Teseo, tesis dotorales) (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).
  2. «Sara Marsillas» Instituto Matia 2018-04-17 (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).
  3. www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).