Sarubobo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saruboboak.
Kolore desberdinetako saruboboak.

Saruboboa (japonieraz: さるぼぼ?) kutun japoniarra da, bereziki Takayama hiriarekin lotuta, Gifu Prefekturan. Panpin hauek gorriak izaten dira, gizaki itxurakoak, baina aurpegiaren ezaugarririk gabe. Azken datu horren zergatia ez dago oso garbi baina, esaten da, horrela jabeak nahi duena irudikatu dezakeela. Tamainuak oso desberdinak izan daitezke. Tradizionalki saruboboak amonek bilobientzako papinak bezala egiten zituzten, eta alabeentzako ezkontzarako eta familiarako sorgingarri gisa.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarubobo "haurtxo tximinoa" gisa itzultzen da. Japonieraz tximua "saru" da, baita "en" ere. "Bobo" hitzarekin kontuz ibili behar da zeren eta Kyushun "bobo" alua edo koito baita. Arrazoi desberdinak daude kutun honi izen hori emateko. Saruboboak hiru nahiekin lotuta baitaude:

  • Elementu negatiboen aurkako babesa.
  • Bikote eta etxe zoriontsua.
  • Erditze errazarekin.

Saruboboen aurpegia tradizionalki gorria da, tximuen kumeena bezala.

Egungo saruboboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun saruboboak Takayamako oroigarri gisa bertako denda guztietan saltzen dira. Tamainuak, koloreak eta formak egun oso aldakorrak dira. Badago baita ere Hello Kittyren bertsio bat sarubobo bezala jantzita.

Saruboboen koloreak gogo desberdinekin lotzen dira:

  • Sarubobo urdin - ikasketetan eta lanean zorte izateko.
  • Sarubobo arrosa - maitasunean zorte izateko.
  • Sarubobo berde - osasunean zorte izateko.
  • Sarubobo hori - diruarekin zorte izateko.
  • Sarubobo beltz - zorte txarra uxatzeko.
  • Sarubobo laranja - haurrei zorte emateko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]