Gifu (prefetura)
|
Gifu prefetura |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Estatua | |||
| Hiriburua | Gifu | ||
| Eskualdea | Honshu | ||
| Azalera |
10.621,17 km² | ||
| Biztanleria Dentsitatea |
{{{biztanleria}}} (2005) 197,75 bizt/km² |
||
| Uhartea | Honshu | ||
Gifu prefetura (岐阜県 Gifu-ken) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Gifu hiria da.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Honshu uharteko erdialdean dagoenez, ekialdea eta mendebaldea konektatzeko bideen elkargunean dago, eta Japoniako historian zehar askotan izan da borrokalekua. Sengoku aldian, honela esan ohi zen: "menderatu Gigu, eta Japonia menderatuko duzu".
Gaur egungo Gifu prefeturaren lurraldea antzinako Hida eta Mino probintziei dagokie, baita Echizen eta Shinano probintzien zati batzuei ere.
Historikoki, Japoniako osoko ezpatagintzaren gunea izan da; Sekiko ezpatak Japoniako onenak izatearen ospea zuten.
1891ko urriaren 28an, gaur egungo Motosu hiria lurrikaren handi baten epizentroa izan zen. Japoniako inoizko bigarren handiena izan zen, 8,0 magnitudekoa. Pitzadura erraldoi bat utzi zuen lurrean, gaur egun ere ikus daitekeena.
Geografia [aldatu]
Itsas kostarik ez duen Japoniako prefetura gutxietakoa da. Zazpi prefeturak inguratzen dute: Aichi, Fukui, Ishikawa, Mie, Nagano, Shiga eta Toyama.
Iparraldean, Hida eskualde menditsua dago (Hida mendiak, Kiso mendiak, Ryōhaku mendiak). Hegoaldean, Mino eskualdea dago, Ibo, Kiso eta Nagara ibiek eratutako alubio-lautada emankor batean.
Ekonomia [aldatu]
Jarduera tradizionalak nekazaritza eta papergintza dira, baina, gaur egun, manufaktura-industria da nagusi: aeroespaziala eta automobilgintza. Garrantzitsua dira, halaber, doitasunezko makinen fabrikazioa, plastikoen konformazioa eta moldegintza. Kakamigahara da industriagune nagusia; han daude, adibidez, Kawasaki eta Mishubishi enpresa handiak.
Hiriak [aldatu]
Herriak barrutika sailkatuta [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||