Scincidae

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Scincidae
Tiliqua scincoides
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Reptilia
Ordena: Squamata
Azpiordena: Sauria
Infraordena: Scincomorpha
Familia: Scincidae
Gray, 1825

Scincidae narrasti familia bat da, Scincomorpha infraordenaren barruan sailkatua.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Scincidaeren barruan dauden narrastiek gardatxo eta sugandilen antza dute kanpotik, baina berez espezie gehienek ez dute ia-ia leporik eta euren hankak erlatiboki txikiak dira. Genero batzuetan (adb. Typhlosaurus) ez dira aldakak agertzen. Beste gener batzueatn, adibidez Neoseps aldakak txikiak dira, aurreko hankarik ez dute eta 5 behatz baino gutxiago dituzte hanka bakoitzean. Espezie horietan euren mugimendua sugeen antzekoa da. Orokorrean, behatz luzeenak dutenek denbora gehiago pasatzen dute zuhaitzetan.

Espezie gehienek isats luze bat dute, eta predatzaileek hartzen dituztenean aukera dute isatsa galtzeko. Gero berriro sor dezakete isatsa, baina ez da hasieran bezala geratzen inoiz. Beste espezie batzuek isatsa galtzen badute, ezin dute berreskuratu, hala ere.

Espezie batzuk txikiak dira. Scincelaren barruan dauden espezieak 7,5etik 14,5 zentimetrorako tamaina dute, erdia isatsa delarik. Gehienak, ordea, ertainak dira, isatsa kontuan hartu gabe 12 bat zentimetro. Corucia zebrata da ezagutzen den handiena, 35 zentimetroko gorputzarekin.

Generoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]








Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Scincidae Aldatu lotura Wikidatan