Gardatxo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gardatxoa
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Reptilia
Ordena: Squamata
Familia: Lacertidae
Generoa: Timon
Espeziea: Timon lepidus
Sinonimoak

Lacerta lepida

Gardatxoa (Timon lepidus), Iberiar penintsulan , Frantzia hegoaldean, Italia eta Afrika ipar-mendebaldean topatzen dugun Europako sauriorik handiena da.

Itxura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helduak oso handiak (20 cm muturretik uzkira);buztana kontuan izanik, guztira 60 cm eta gehiagoko luzera izan dezake. Gorputz sendoa eta buru bikaina eta zabala du. Larruazalak, berde-horixka koloreztatua, batzuetan grisa edo arrea, alboetan ozeloak deitzen diren orbain urdin nabarmenak ditu.

Ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas mailatik 1.000 metrotara Alpe eta Pirinioetan topatuta, idorrak diren eta zuhaixkak dituzten habitat eguzkitsuak hartzen ditu: baso irekiak, mahastiak, olibadi zaharrak eta toki harritsuak. Askotan oso zaratatsua izaten da sasitzaren artean mugitzen denean. Izutzen denean sasien artean (elorrietan, askotan),harri-piloetan, harrizko hormetan eta untxien gordelekuetan babesten da. Orojalea denez elikatzeko intsektu handiak, beste ornodun txiki (sugandilak, ugaztun txikiak) ehizatzen ditu. Batzuetan fruta ere jaten du. Udaberrian txorien kabietan lapurtzen du.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugalketa, gainerako lazertidoek egiten duten bezalakoa da. Arrak emea hortzez harrapatzen du eta kopularen bitartez barne-ernalketa burutzen du.Emeak 6-15 arrautz erruten ditu eta lur azpian uzten ditu. Hiru hilabete pasa ondoren gardatxokumeak jaioko dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gardatxo Aldatu lotura Wikidatan



Aipuaren errorea: <ref> etiketak badaude, baina ez da <references/> etiketarik aurkitu