Katagorri arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sciurus vulgaris» orritik birbideratua)
Katagorri arrunt
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaRodentia
FamiliaSciuridae
LeinuaSciurini
GeneroaSciurus
Espeziea Sciurus vulgaris
(Dehne, 1841)
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia38 egun
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakminiver (en) Itzuli
Kumaldiaren tamaina6,5
Edoskitzea45 egun
Eguneko zikloaeguneko
Genomaren kokapenadnazoo.org… eta ensembl.org…

Katagorri arrunta edo urtxintxa arrunta (Sciurus vulgaris) Sciuridae familiako karraskari txikia da, Eurasia osoan bizi dena[1]. Euskal Herrian ere ohikoa da.

Zuhaitzetan bizi den animali hau orojalea da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtxintxa da, beharbada, gure basoetan bizi den karraskaririk erakargarriena. Bere silueta dotorea luma-formako isatsarekin eta belarriak apaintzen dituzten eskuilekin nahastezina egiten dute. Bere kolorea nahiko aldakorra da bizkarraldean eta buztanean, marroi iluna, ia beltza eta gorrixka argia. Albinismo kasuak ere ezagutzen dira. Sabelaldean ilea beti zuria du. Udazkenean kolore motelagoak hartzen ditu, eta belarrietako eskuilak luzetu egiten zaizkio.

Tamaina ertainekoa, bere gorputzaren luzera, burua barne, gutxi gorabehera 240 mm-koa da eta buztana 170 mm ingurukoa. Bere pisua 200 eta 280 gramo bitartekoa da. Bere burezurra zabala, biribildua eta globo itxurakoa.

Biologia eta ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunsentian eta iluntzean da aktiboena. Bi aldi horien artean sarritan habiatik kanpo egoten da, zuhaitz adar lodi baten gainean atsedenaldian. Aldi hauek, normalean, euriteek eta haizeteek aldatu egiten dituzte, eta horrek urtxintxaren jarduera murrizten du, bere habian aterpea hartuz.

Zuhaitzetan eraikitzen dituzte habiak, forma esferikoagatik erraz antzematen direnak, normalean adarrak eta enborrak bat egiten duten tokian, aterpea hartzeko eta ugaltzeko balio dio.

Denbora gehien zuhaitzetan egiten du, trebezia handiz mugituz.

Urtxintxa adar artean abiadura handian eta jauziak egiten ikustea, edozein natura zalek behatzeko moduko ikuskizuna da. Gertuko arriskua nabaritzen duenean, normalean geldirik geratzen da adarrari itsatsita, haren inguruan biraka, bere mehatxutik ezkutatzen.

Urtxintxaren dieta funtsean begetarianoa da. Fruitu lehorrak, pinaziak, beste fruitu batzuk, haziak, perretxikoak, etab. dira bere dietaren oinarria. Noizean behin ornogabeak irensten ditu, askotan nahi gabe zuhaitz zaharren azala janez. Elikagaia urria denean, urteko sasoiagatik edo urtxintxak beraiek duten dentsitateagatik, landare gazteei eta kimu freskoei eraso egiten diete eta zuhaitzetan kalteak eragin ditzakete. Horrek basozainek urtxintxa animalia kaltegarritzat jotzea eragin du, baso-ekoizpena karraskari honek mehatxatuta ikusten baitute.

Ugaritasun garaietan, gehiegizko janaria gorde egiten dute gerora garai ez hain onuragarrietan erabiltzeko.

Pinu gorrien pinudietan maiz ikusten dira urtxintxak kontsumitutako pinazien aztarnak, erraz antzematen dira erdiko zatia bakarrik uzten dutelako.[2]

Banaketa, habitata eta estatusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mediterraneotik eta Eskandinaviatik Europa osoa hartzen du, beti baso eremuei lotuta. Ingalaterran eta Galesen urtxintxa grisak (Scirus carolinensis) jan dio lekua. Britania Handian eta Irlandan Ipar Ameriketatik sartutako espeziea da. Euskal Herria basoetan aberatsa da. Horri esker, urtxintxak banaketa zabala du hemen. Arabako eta Nafarroako baso-soilduetan haien existentzia gatazkatsuagoa da, haien habitat tipikoa murriztu egin baita. Urtxintxa basoko animalia garbia da, nahiz eta baso mota desberdinak erabiltzen dituen, bai hostozabalak bai koniferoak, haien maiztasuna eta are presentzia horietako bakoitzak eskaintzen duen elikagaien araberakoa da. Pinu gorrien basoak direla dirudi espezie honentzat egokienak.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz 40 azpiespezie baino gehiago deskribatuak izan, 1971ko ikerketa batek 16 onartu zituen[3][4] eta egun 23 onartuta dadue[5]:

  • Sciurus vulgaris alpinus. Desmarest, 1822.
  • Sciurus vulgaris altaicus. Serebrennikov, 1928.
  • Sciurus vulgaris anadyrensis. Ognev, 1929.
  • Sciurus vulgaris arcticus. Trouessart, 1906.
  • Sciurus vulgaris balcanicus. Heinrich, 1936.
  • Sciurus vulgaris chiliensis. Sowerby, 1921.
  • Sciurus vulgaris cinerea. Hermann, 1804.
  • Sciurus vulgaris dulkeiti. Ognev, 1929.
  • Sciurus vulgaris exalbidus. Pallas, 1778.
  • Sciurus vulgaris fedjushini. Ognev, 1935.
  • Sciurus vulgaris formosovi. Ognev, 1935.
  • Sciurus vulgaris fuscoater. Altum, 1876.
  • Sciurus vulgaris fusconigricans. Dvigubsky, 1804
  • Sciurus vulgaris leucourus. Kerr, 1792.
  • Sciurus vulgaris lilaeus. Miller, 1907.
  • Sciurus vulgaris mantchuricus. Thomas, 1909.
  • Sciurus vulgaris martensi. Matschie, 1901.
  • Sciurus vulgaris ognevi. Migulin, 1928.
  • Sciurus vulgaris orientis. Thomas, 1906.
  • Sciurus vulgaris rupestris. Thomas, 1907
  • Sciurus vulgaris ukrainicus. Migulin, 1928.
  • Sciurus vulgaris varius. Gmelin, 1789.
  • Sciurus vulgaris vulgaris. Linnaeus, 1758

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gurnell, J. 1983, Squirrel numbers and the abundance of tree seeds. Mammal Review. 13:133–148
  2. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 351 or. ISBN 84-7542-639-5..
  3. Sidorowicz, J. 1971, Problems of subspecific taxonomy of squirrel (Sciurus vulgaris L.) Palaearctic: Zoologischer Anzeiger. 187:123–142.
  4. Lurz, P.W.W. et al. 2005. Sciurus vulgaris. Mammalian Species 769:1–10
  5. Wilson, D. E. & Reeder, D. M. (editors). 2005. Mammal Species of the World. A Taxonomic and Geographic Reference (3rd ed).


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.