Karraskari

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Karraskariak
Fosilaren garaia: Paleozeno-gaur egun

Funambulus palmarum
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Infraklasea: Eutheria
Magnordena: Boreoeutheria
Goiordena: Euarchontoglires
Ordena: Rodentia
Bowdich, 1821
Azpiordenak

Sciuromorpha
Castorimorpha
Myomorpha
Anomaluromorpha
Hystricomorpha

Hedapen mapa
Karraskari espezie guztien hedapen mapa konbinatua

Karraskari ordena, (rodentia) ugaztunen familiako ugariena da, hainbat autorek 2000tik 3000 espezie ezberdinetara kokatzen dutelarik euren ugaritasuna. Honek ugaztun espezie guztien erdia suposatzen du. Karraskariak Antartikan ezik gainontzeko kontinente guztietako hainbat klima ezberdinetan aurki daitezke. Australian ere modu naturalean daude, gizakion eragina kontutan hartu gabe. Ozeanoetan ezik habitat mota guztiak betetzen dituzte.

Hainbat talde karraskari gisa hartzen dira baina ez dira horrela. Chiroptera, Scandetia, Insectivora eta Lagomorpha ordenak askotan karraskaritzat hartzen dira.

Karraskari gehienak txikiak dira. Euren artean txikiena Afrikar Sagu Pigmeoa da: 6 cm luze da, 7 gramo pisatzen du. Handiena kapibara da, 45 kg-ko pisuarekin. Jada desagertua den Phoberomys pattersoni espezieak 700 kg pisatzen zuela uste da.

Karraskariek bi letagin dituzte goiko eta beheko barailetan, eta letagin horiek etengabe hazten dira karraskarien bizitza osoan. Hazkundea konpentsatzeko, denbora gehiena zerbait murtxikatzen pasatzen dute, eta hau da izenaren jatorria (Latinezko roderetik). Hagin hauek kanpokaldeak esmaltea dute eta dentina barnekaldean eta beraz punta ateratzen dute erabiltzearekin soilik. Karraskari gehienek landareak jaten dituzte, orokorrean haziak, baina gutxi batzuek intsektuak eta arrainak ere jaten dituzte.

Karraskariak oso garrantzitsuak dira edozein ekosistematan oso azkar hazten direlako eta beraz elikagai ona dira haragijaleentzat, metodo ona dira hazien garraiorako eta gaixotasunak azkar kutsatzen dituzte.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rodentia  

Sciuromorpha


  Castorimorpha  

Anomaluromorpha



Myomorpha



  Hystricomorpha  

Ctenodactylomorphi


  Hystricognathi  

Hystricidae



Phiomorpha



Caviomorpha






Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karraskari Aldatu lotura Wikidatan