Sean O'Casey

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Seán O'Casey
Seán O'Casey
Seán O'Casey 1924an.
Datu pertsonalak
Izen osoa John Casey
Jaio 1880ko martxoaren 30a
Dublin (Irlanda)
Hil 1964ko irailaren 18a
Torquay, Devon (Ingalaterra)
Bikotekidea(k) Eileen Carey Reynolds (1927-????)
Seme alabak: Breon, Niall eta Shivaun O'Casey

Seán O'Casey, jaiotze izenez John Casey, irlanderaz Seán Ó Cathasaigh (Dublin, 1880ko martxoaren 30a, Irlanda - Torquay, Ingalaterra. 1964ko irailaren 18a) irlandar antzerkigilea izan zen. Nazionalismoa eta sozialismoari buru belarri loturik egon zen, Dublingo langile mailentzat antzezlanak idatzi zituen lehendabiziko egilea izan zen. Bere antzezlanetan batik-bat emakumenganako begirunezko tratamendua nabarmentzen da.

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

O'Casey zena John Casey izenaz Dorset kaleko 85. zenbakian jaio zen, Dublingo iparraldean. Michael Casey, bere aita zena, arrain gordina jaten ari zela itota hil zen. Aitaren heriotza ondoren familiak larritasun eta zailtasun ugarietatik igaro behar izan zuen. Seánek ikusmen txarra zuen, honek bere ikasketetan kaltea besterik ez zion ekarri. Ikastetxea hamalau urteko adinarekin utzi eta lanbide ezberdinetan jardun zuen, tren gidari barne.

XIX. mendeko 90. hamarkadan, Seán eta Archie bere anaia nagusiak, Dion Boucicault eta William Shakespearen antzezlanak euren etxean bertan antzezten zituzten. Seánek Mechanics' Theatre antzokian antzezten zen Boucicaulten The Shaughraun antzezlanean paper txiki bat bereganatzea lortu zuen, antzoki hau gaur egun Abbey Theatre antzokia dagoen lekuan kokatzen zen.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlandar nazionalismoak O'Caseyrengan pizten zuen erakarpena handiagotzen zihoan, ondorioz 1906an Liga Gaelikoaren kide bilakatu eta irlandera ikasi zituen. Irlandar gaita jotzen ere ikasi zuen eta St Laurence O'Tooleko Gaitajole Taldeko lehendakari eta idazkari postuetan ere aritu zen. Irlandako Errepublikar Anaitasunean sartu eta Dublingo langileen interesak defendatzeko asmoz Jim Larkinek sortutako Irish Transport and General Workers Union sindikatuaren ekintzetan nahastu zen.

1914ko martxoan Jim Larkinen Irlandar Gudaroste Hiritarraren Idazkari Nagusia bilakatu zen, berehala erakunde honen buru James Connolly bihurtu zelarik. 1914ko uztailaren 24an O'Caseyk bere kargua utzi zuen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sean O'Casey Aldatu lotura Wikidatan