Seshat

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Seshat

Seshat, "Liburuen Anderea", idazketa eta historiaren jainkosa, liburutegien babeslea egiptoar mitologian. Denbora ere neurtzen zuen, Egutegia eta Astronomiaren Anderea da. Eraikitzaile eta arkitektoekin lotua "Eraikitzaileen Anderea" zen.

Ikonografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buruan izar bat duen emakumea, arku bat eta bi lumatan amaitua, edo beherantz begira dauden bi adarretan. Idazketa paleta bat eta idazluma bat daramatza, baita apaburu txiki bat eta palmondo hosto bat ere. Lehoinabar larru batekin estalia doa.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jainkosa arkaikoa, Tinitar garaitik ezaguna, kutsu zerutiarra izan zezakeena. Lur sakratuak neurtu, orientatu eta kalkulatzeaz arduratzen zen, behar bezala eraiki ahal zitezen, planoak gainbegiratzen zituen eta izarrak zaintzen zituen bere kalkuluak egiteko. "Sortze zeremonia" eta "soka tinkatzea" errituetan parte hartzen zuen. Faraoiaren aholkularia da tenpluen sorkuntzan.

Thot edo Atumen emaztea, botere magikoak zituen. Erregearen hilezkortasuna bermatu eta Heliopoliseko zuhaitz sakratuan, peséa, Biziaren Zuhaitza, faraoiaren erregealdiaren urte kopurua idazten zuen.

Sinkretismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isis edo Neftisen formatzat hartua izan zen. Testuren batzuetan, Thot jainkoaren alde femenino bezala agertzen da.

Epitetoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Liburuen Anderea", "Idazketaren Anderea", "Biribilkien Etxeko Anderea" eta "Eraikitzaileen Anderea" deitua izan zen.

Gurtza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hermopolis Magnan gurtua izan zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Seshat Aldatu lotura Wikidatan