Atum

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Atum, Itemu

Atum jainko sortzailea "Bere kabuz existitzen dena", egiptoar mitologian eguzki jainko bat zen.

  • Izen egiptoarra: Itemu. Izen greziarra: Atum.

Ikonografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizon bezala irudikatua izan zen, koroa bikoitza eramanez, edo bizardun agure bezala. Eguzki jainko bezala, ahari buruarekin, mangosta buruarekin edo Fenix hegazti bezala. Giza gorputzarekin irudikatutako lehen jainkoa da, lehenago, antzinako egiptoarren jainkoek, animalia forma baitzuten.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atum Heliopoliseko kosmogoniaren arabera Nun izeneko hasierako ozeanotik jaio zen jainkoa da, berak bere burua sortuz (masturbazio, ttu, malko, izerdi edo beste modu batzuen bidez), Ra bere kontzientziaren bidez, gainontzeko jainkoak sortzen ditu: Shu eta Tefnut (airea eta hezetasuna), hauek, aldi berean, Geb eta Nuten gurasoak direlarik (lurra eta zerua), azken hauek, honako jainko hauen gurasoak direlarik: Osiris, Isis, Seth, Neftis eta Heru-uer. Atum, Menfiseko teologiaren arabera, Ptahren bihotzetik sortua izan zen.

Bere lehen ondorengoek Heliopoliseko eneada sortzen dute. Bere seme-alaba Shu eta Tefnut, bere ttu edo masturbazioaren bidez sortu zituen. Herakleopolisen, bere eskua hasiera femeninoa zen, Nebethetepeten pertsonifikatuz "Asetzearen Andrea". Mito berantiarrago batzuen arabera, bere itzalarekin edo Iusaas jainkosarekin izan zituen harremanak.

Horemheb Atum gurtzen Luxorreko Museoa.

Epitetoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Akatsgabea" deitua izan zen, jainko sortzaile bezala "Bere kabuz existitzen dena" eta "Unibertsoaren Amaierakoa" bezala ere bai.

Sinkretismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rarekin lotua izan zen, Atum-Ra bezala, Ptahrekin eta, batzuetan, Osirisekin. Amonekin identifikatua izan zen, Amon-Ra bezala, Inperio Berrian

Gurtza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gurtza toki nagusia Heliopolis izan zen. Pithom, Meidum, Letopolis, Edfu, Herakleopolis eta Jargako oasian Egiptoko Aro Berantiarrean ere bai.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atum Aldatu lotura Wikidatan