Hermopolis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hermopolisko hondakinak

Hermopolis[1] edo, batzutan, Hermopolis Magna, («Hermesen hiria»; egiptoeraz, Kmunu; antzinako grezieraz: Ἑρμοῦ πόλις μεγάλη; gaur egun, Al-Ashmunayn). Antzinako Egiptoko hiria, Kairotik 300 km-ra, Tebaidako mugetan, Goi Egiptoko XV. nomoaren hiriburua zena. Antzinateko erlijiogune seinalatua, munduaren sortzaile ziren zortzi jainkoei eskainia (Amon, besteak beste). Gero Tot jainkoari (grekoen Hermes) eskaini zioten, eta, K. a. IV. mendetik, erromesgunea izan zen. Erromatarrek oparoaldia ekarri zioten. Handik 12 km-ra den hiriko nekropolian (gaur egungo Tuna al-Jabal), Petosirisen, Alexandro Handiaren garaian Toten apaiz nagusi zenaren hilobia aurkitu da.

Antzinako Egiptoko garrantzi erlijioso eta politiko handiko hiria. Gaur egungo Mallawi hiritik ipar-mendebaldera eta Tell el-Amarnatik 30 kilometro iparraldera zegoen.

Hondar arkeologiko nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hermopolis "Hermesen hiria", Antzinako Egiptoko bi hiriren izen greziarra da, non Dyehuty (Hermes greziarraren baliokidea) jainkoa gurtzen zen: Hermopolis Magna eta Hermopolis Parva.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hermopolis Aldatu lotura Wikidatan