Sestaoko Musika Kontserbatorioa

Koordenatuak: 43°18′28″N 3°00′20″W / 43.307876°N 3.0055152°W / 43.307876; -3.0055152
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sestaoko Musika Kontserbatorioa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaSestao
Koordenatuak43°18′28″N 3°00′20″W / 43.307876°N 3.0055152°W / 43.307876; -3.0055152
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1914
ZuzendariaNatalia Goñi
Elena Bárcena
Kontaktua
HelbideaGran Vía de Jose Antonio Agirre y Lekube Kalea

Sestaoko Musika Kontserbatorioa, Victor Miranda Zuazua Musika Kontserbatorioa edo Victor Miranda Zuazua Musika-Eskola Sestaoko musika- eta dantza- eskola nagusia da eta herriko udal-antzoki nagusia ere.

1912-1914 urteetan zehar eratu zen. Haren jatorrizko izena "Sestaoko Musika Kontserbatorioa - Conservatorio de Música de Sestao" da eta 2000 urtera arte haren izen ofiziala ere.[1]

Eskola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Victor Miranda Zuazua Musika-Eskola Sestaoko musika- eta dantza- eskola nagusia da eta musika- eta dantza- formakuntza eskeintzen du.[2] Eskolak XX mendeko Sestaoko Udal-Bandako zuzendari ohiaren izena darama, Victor Miranda Zuazua.

1890ean Sestaok herriko hirigintza osoa aldatzeko asmoarekin Casto de Zabala udal-arkitektoari plan orokor bat egitea eskatu zion. Zabalak zabalgune bat egin zuen, gaur eguneko kale nagusia dena. XIX mendearen amaieran eta XX mendearen hasieran gaur egungo Musika-Eskola hartzen duen eraikina egin zen eta urte batzuk geroago (1910-1915) El Kasko eskola ireki zen eraikin horretan bertan.[3]

Victor Miranda Zuazua Musika-Eskola Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteko kide da[4] eta eskolako guraosen elkarte bat ere badago[5]. Victor Miranda Zuazua Musika-Eskolako ikaste ohien artean Felix Ayo dago.

Kontserbatorio-ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika Eskola musika-hezkuntzan aritzen den irakaskuntza-erakundea da. Musika klasikoko eta dantza klasikoko (balleta) prestakuntza eskaintzen du. Eskolak musika eta dantzako prestakuntza eskaintzen du 4 urtetik gora. Musika, musika hizkuntza, solfeoa, kantua, korua, instrumentuak (akordeoia, biolina, klarinetea, pianoa...), balleta...

Kontserbatorioko musika ikasketak 4 urterekin hasten dira, eta, ondoren, 6 urterekin instrumentua aukeratzen da. Ondoren, 2 urteko prestakuntza-ikastaroa edo prestakuntza-etapa dago, 8 urtera arte. 8 urtetik 12 urtera oinarrizko gradua egiten da (Grado Elemental, gazteleraz). Gero, 12 urtetik 16 urtera gradu profesionala egiten da (Grado Profesional Medio, gazteleraz). Horren ondoren goi gradu profesionala egiten da (Grado Profesional Superior, gazteleraz).

Eskolaren eraikinean bi auditorio daude, bat nagusia eta bestea sekundarioa. Bertan, eskolako musika-lanak, antzezlanak edo artelanak eta erakusketak aurkezten dira. Victor Miranda Zuazua Musika-Eskola herriko udal-antzoki nagusia da ere.[6][7][8][9][10]

Verónica Bustamante eta Natalia Goñi.

Zuzendaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakasle taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendaria: Natalia Goñi

Ikasketa burua: Verónica Bustamante

Ezkerretik eskumara, Elena Bárcena, Oscar Río, Raquel Moro, Itxaso Musatadi, Asier Basabe, Verónica Bustamante, Natalia Goñi, Alain Peña eta Michal Zienkiewicz.

Irakasleak[11]

  • Natalia Goñi (akordeoia)
  • Óscar Rio López (klarinetea)
  • José Navarro Ortí (klarinetea)
  • Asier Basabe (zeharkako txirula)
  • Alain Peña (kitarra)
  • Itxaso Musatadi (musika-lengoaia)
  • Raquel Moro (musika-lengoaia)
  • Elena Bárcena (pianoa)
  • Blanca Gallastegui (pianoa)
  • Victoria Blanco (pianoa)
  • Verónica Bustamante (bibolina eta biola)[12]
  • Michal Zienkiewicz (bibolina)

Koroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskolak bere koroa dauka. Koroaren zuzendaria Itxaso Musatadi da. Koroaren piano-jolea Elena Bárcena da.

Ikasle ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gaur egun ofizialki "Musika-Eskola" izena izan arren, popularki "Sestaoko Musika Kontserbatorio" deitzen jarraitzen zaio.
  2. (Gaztelaniaz) La guía 2001 de los centros públicos de enseñanzas artísticas en España. Ministerio de Educación 2000 ISBN 9788436933932. (Noiz kontsultatua: 2019-01-09).
  3. Press, Europa. (2010-09-01). «La Escuela de Música de Sestao (Bizkaia) concluye su reforma integral con el pintado de la fachada» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-09).
  4. «Cultura - Ayuntamiento de Elgoibar» www.elgoibar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-09).
  5. (Gaztelaniaz) «ASOCIACION DE PADRES/MADRES DE LA ESCUELA DE MUSICA VICTOR MIRANDA ZUAZUA» www.euskadi.eus 2011-10-21 (Noiz kontsultatua: 2019-01-09).
  6. www.sestao.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-09).
  7. «Ayuntamiento de Sestao - El programa 'Viernes Culturales' ofrecerá 29 actuaciones teatrales y musicales en 2018» www.sestao.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-09).
  8. (Gaztelaniaz) «Los viernes son teatrales en Sestao con 29 sesiones y conciertos hasta diciembre. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-01-09).[Betiko hautsitako esteka]
  9. (Gaztelaniaz) «Sestao matiene su apuesta por el teatro y la música al programar 29 actuaciones este año» El Correo 2018-01-09 (Noiz kontsultatua: 2019-01-09).
  10. (Gaztelaniaz) «Beatriz Rico y Ruper Ordorika, en los ‘Viernes Culturales’ de Sestao» El Correo 2017-01-09 (Noiz kontsultatua: 2019-01-09).
  11. (Gaztelaniaz) Ayuntamiento de Sestao, Sestaoko Udala. Conservatorio de Música de Sestao. Profesorado.. .[Betiko hautsitako esteka]
  12. «Bustamante, Verónica - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  13. (Gaztelaniaz) enSestao.com. (2023-01-03). «Julen Murga, ganador del 'Certamen de Acordeón de Arrasate' en la categoría estatal de Senior Clásico» enSestao.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  14. (Gaztelaniaz) Primer premio para el vizcaíno Julen Murga Olabegoya - “CERTAMEN NACIONAL DE ACORDEÓN” 2021 – Concurso Nacional de Acordeón. (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]