Sestao

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sestao

 Bizkaia
Sestaoko Kasko plaza
Sestaoko Kasko plaza
Sestaoko bandera

Sestaoko armarria

Izen ofiziala Sestao
Estatua
Erkidegoa
Herrialdea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Bilbo Handia
Alkatea Josu Bergara (EAJ)
Herritarra sestaoar
Koordenatuak 43°18′35″N 3°0′25″W / 43.30972°N 3.00694°W / 43.30972; -3.00694Koordenatuak: 43°18′35″N 3°0′25″W / 43.30972°N 3.00694°W / 43.30972; -3.00694

Bizkaia municipalities Sestao.PNG

Eremua 3,5 km2
Garaiera 67 m
Distantzia 7 km Bilbora
Posta kodea 48910
Biztanleria 28.248 bizt. (2013)
Dentsitatea 8.070,86 bizt./km²
Sorrera 1805
http://www.sestao.net

Sestao Bizkaiko Bilbo Handia eskualdeko udalerria da. Nerbioi ibaiaren ezkerraldean kokaturik dago. 2012. urtean 28.831 biztanle zituen. Bizkaiko zortzigarren herririk populatuena da.

Inguru naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sestao udalerria Ibaizabal ibaiaren mendebaldean dago. Mendebaldean Trapagaran udalerriarekin egiten du muga, ekialdean Ibaizabal ibaiarekin, hegoaldean Barakaldorekin, eta iparraldean Portugaleterekin.

Sestaoko erdigunea puntu gorenean 83,95 metro dauzkan muino batean ezartzen da, leunki Ibaizabal ibairantz altuera galtzen doana. Hegoalderantz ordoki hori bat-batean amaitzen da 50-60 metroko labar batean, bertan aspaldiko harrobi batzuk baitaude. Herriko gunerik lauenetan industria ezarri zen orain dela ehun urte baino gehiago, Galindo eta Ibaizabal ibaien ondoan hain zuzen.

Orain hiru mende, zelaiak, mahastiak eta padurak ziren nagusi gaur Sestao dagoen lekuan, eta 19 baserrik baino ez zuten herria osatzen. Udalerritik Ibaizabalez gain, Ballonti eta Galindo ibaiak igarotzen dira. Ballontik Galindon isurtzen du, eta hau itsasadarrean hiltzen da, Barakaldorekin muga ezarriz.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sestaoko klima ozeaniko hezea da, korronte bero baten eragina duena, tenperatura epelekin, urte osoan. Euriak udazkenean eta udaberrian ugariak izaten dira, neguak leunak eta udak ez oso beroak. Dena dela, udan zein neguan, egun oso hotzak eta termometroa 40 °C-tik gora igotzen den egunak badaude.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Renfeko trena azken labe garaiaren aurrean.

Sestao udalerria 1305. urtean sortu zen, Somorrostroko Hiru Kontzejuetatik bereizi zenean, beraz, nahiko udalerri gaztea dela esan daiteke. Bilboko garapen industrialak bete-betean eragin zion herrixka baino ez zenari. Hazkundea XIX. mende bukaeratik aurrera nabarmendu zen, batez ere meatzaritzaren garapenarekin batera. Meatzaritzak altzairugintzaren garapena ekarri zuen eta Bilboko itsasadarretik hurbil arlo horretako hainbat industria ezarri ziren, Altos Hornos y Fábricas de Hierro y Aceros de Bilbao, La Vizcaya eta La Iberia, esaterako.

Hiru enpresa horiek izan ziren 1902an Bizkaiko Labe Garaiak enpresa sortu zutenak, 1990eko hamarkada erdialdera arte lanean ibilitako enpresa. Lan handieneko urteetan 10.000 langile inguru ere izan zituen, Sestao herriko familia ia guztiek kideren bat bertan lan egiten zutela esan liteke. Industriarekin batera nabigazioa ere garatu zen eta hainbat ontziola sortu ziren, horien artean Sestaoko La Naval.

1970eko hamarkadako krisialdiak gogorren eragin zien herrietako bat da Sestao. Sektore industrialaren erabateko garrantziak hondamendia ekarri zion herriari, industriak porrot egin baitzuen. Horrela, azken hogeita bost urteetan, herria aurrera ateratzeko ahaleginak egon diren arren, oraindik ere, krisialdian murgildurik dago Sestao. Ezegonkortasun politikoa, eta azkenaldian La Navalen izandako krisialdiak egoera zailago egin dute.

Sestaoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak proiektu bat martxan jarri nahi dute, etxebizitza zahar eta hondatuak bota eta berriak eraikitzeko, Urbinagatik Galindo ibaiaren iparraldean zehar dagoen gune batean.

Sestaoko Etxe Handia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Simondrogasko bista, Etxe Handia erdian, 2008ko otsailean.

Sestaoko Etxe Handia 1892. urtean Sestaoko Simondrogasen eraikitako etxebizitza sail bat zen. Garai hartan industria gune askotan eraikitako etxebizitza askotan bezala, industrian lan egiten zutenen familiak bizi ziren han. XX. mendearen bigarren erditik aurrera, eraikinaren egoera okertuz joan zen mantenu faltak eraginda. Pixkanaka, ijito familiek jatorrizko langileen familiak ordezkatu zituzten eta 2000. urterako, eraikineko biztanle gehienak etnia horretako pertsonak ziren.

Sestaoko udalak eraikinaren kanpoaldeko itxurari eta barrualdeko egiturari eusteko neurriak hartu zituen. Eta 2005. urtean, Eusko Jaurlaritzako etxebizitza sailak "Sestao Bai" elkartea aurkeztu zuen, udalarekin batera Sestaoko gune jakinak berriztatzeko, horien artean Simondrogas auzunea. Proiektu horren arabera, etxebizitza blokerik zaharrenak eta egoerarik txarrenean zeudenak eraitsi eta 1.500 etxebizitza berri eraikiko ziren auzunean, eraitsi beharreko blokeen artean zegoen Sestaoko Etxe Handia.

2008ko ekainean, eta hilabetetako atzerapenaz, Etxe Handia 2008ko irailean eraitsiko zela esan zuen Eusko Jaurlaritzak, pixkanaka, eraikineko ijito familiak, Bilboaldeko babes ofizialeko etxebizitzetara joan ziren, eta eraikina hustuz joan zen. Urte hartako irailerako, eraikina hutsik zegoen. 2008ko urriaren 2an, sutea piztu zen eraikinaren hirugarren solairuan arratsaldeko zortziak aldera, ustez nahita. Eraikinaren egurrezko egitura zela eta, erraz zabaldu zen sua eraikin osoan. Suhiltzaileek ezin izan zuten sua amatatu, eta ordu gutxiren buruan, eraikinaren gehienak behera egin zuen. Zutik geratu zena eraitsi egin zuten, hurrengo egunean, makinez.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sestaok 28248 biztanle zituen 2013. urtean. Udalerri moduan historia laburra izan arren, aldaketa handiak izan ditu hamarkada gutxian. Hasieran herrixka baino ez zena hiri industriala bilakatu zen urte gutxiren buruan. XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran, Bizkaiko Ibaizabal itsasadarraren inguruan garatzen ari zen industria eta meatzaritza zirela eta, ehunka etorkinek jo zuten Sestaora, Bizkaiko beste toki batzuetatik eta Espainiatik.

Meatzaritza eta altzairugintzaren garapenarekin batera, lantegi handiak ezarri ziren herrian, Bizkaiko Labe Garaiak enpresa esaterako. Hogeigarren mende hasierarako, Sestao Bizkaiko hirugarren herririk jendetsuena zen, Barakaldo eta Bilboren atzetik.

Biztanleriak hazten jarraitu zuen gerra zibilaren ondoren ere, baina Ezkerraldeko beste herrietan gertatu bezala, 1970. urtetik aurrerako krisialdi ekonomikoarekin batera, hazkunde hori eten egin zen. Eta biztanleriak beherako bidea hartu zuen.

Gaur egun, Sestao, Euskal Autonomi Erkidegoko herri handienen artean proportzioan biztanle gehien galtzen dituen udalerria da.

Biztanleriaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sestaoko biztanleria

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko erdiguneaz gain, Kasko izenarekin ezaguna, Galindo, Kueto, La Iberia, Markonzaga eta Urbinaga auzoak aipatzekoak dira.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alberto Lozano (Euzko Alderdi Jeltzalea) izan zen Sestaoko alkatea 2003ko hauteskundeez geroztik. Baina ez zuen gehiengorik udalean, Vecinos por Sestaorekin eta Ezker Batuarekin izandako koalizioa 2005ean hautsi ostean. 2003ko hauteskundeetan EAJk 6 zinegotzi lortu zituen, PSOEk 6, Vecinos por Sestaok 4, PPk 3 eta EBk 2.

Boto kopuruari dagokionez, EAJk 4.801 boto lortu zituen, PSOEk 4.621, PPk 2.253 eta EBk 1.867. Baliogabeko botoak 1.029 izan ziren, Aralarrek 175 boto lortu zituen eta zuri bozkatu zutenak 159 izan ziren. Aipagarria da baliogabeko botoek izan zuten gorakada, ezker abertzaleak hauteskundeetara aurkezturiko zerrenda (Sestaorekin Bat) Espainiako Auzitegi Nazionalak baliogabe utzi eta gero.

2007ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauteskunde hauen ondorioz, PSE-EE alderdiko Marcos Merino hautatu zuten alkate.

Alderdi politikoa Boto kopurua botoen % 2007ko zinegotzi kop. 2003ko zinegotzi kop.
PSE-EE/PSOE 4.758 33,24 8 6
EAJ 4.480 31,30 8 7 (PNV+EA)
PP 1.495 10,45 2 3
EB/Aralar 1.159 8,10 2 2 (EB) 0 (Aralar)
VPS 677 4,73 1 3
EA 307 2,15 0 7 (PNV+EA)
EAE-ANV 2 (aldarrikatuak)
  • Errolda 27.635
  • Botoak 14.302
  • Parte-hartzea %56,68
  • Abstentzioa %44,32

2011ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, EAJko Josu Bergara da Sestaoko alkate.

Sestaoko udalbatza

Izena Zinegotziak Boto kopurua[1]
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
8
4.563(%32,90)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
8
4.059 (%29,26)
Bildu
3
1.636 (%11,80)
Alderdi Popularra (PP)
2
1.307 (%9,42)
Ezker Batua - Berdeak (EB-B)
-
690 (%4,97)
Asociación Txabarri Garbi (ATG)
-
630 (%4,54)
Beste batzuk
-
985 (%7,10)

Garraiobideak eta azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko metroaren 2. lineak Sestao zeharkatzen du, Ezkerraldea, Bilbo eta Basauri lotuz. 2005ean heldu zen metroa herriko erdigunera. Udalerrian bi geltoki daude:

Trena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren ekialde eta hegoaldetik Renfeko Aldirien zerbitzua dabil. Ekialdetik Bilbo eta Santurtzi arteko C-1 trenbidea ibiltzen da. Trenbideak metroa baino arrakasta txikiagoa dauka, izan ere, herriaren ekialdean eta behealdean biztanle gutxi bizi da, eta geltokiak erdigunetik kanpo daude. Gainera, trenbideak eta metroak antzeko ibilbideak egiten dituzte. Bestalde, C-2 trenbidea Bilbo eta Muskiz lotzen ditu. Linea honetan geltoki bakarra dago Sestaon. Renfeko aldirien hurrengo geltokiak udalerri barruan daude:

Autobusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaibus hiriarteko autobus zerbitzuak Sestao lotzen du Ezkerraldeko gainontzeko udalerriekin, baita Euskal Herriko Unibertsitateak Leioan daukan kanpusarekin. Hurrengo lineak udalerritik pasatzen dira:

  • A2315 Santurtzi - Portugalete - Euskal Herriko Unibertsitatea
  • 2316 Sestao - Euskal Herriko Unibertsitatea
  • A3115 Bilbo - Santurtzi
  • A3122 Bilbo - Sestao - Errepelega
  • A3129 Lutxana - Gurutzeta - Santurtzi
  • A3131 Barakaldo - Sestao - Errepelega
  • A3135 Sestao - Kabiezes
  • A3142 Santurtzi - Barakaldo - Retuerto - Kareaga
  • A3331 Sestao - Trapagaran
  • A3335 Muskiz - Sestao

Zubiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007. urtean Javier Manterola ingeniariak diseinaturiko zubia inauguratu zen Galindo ibaiaren gainean. Zubiak Barakaldoko Lasesarre auzoa eta Sestao udalerria elkartzen ditu Ballontiko korridorearen hegoaldeko muturrean.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriak hiru egunetan ospatzen ditu jaiak:

Sestaoar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Sestao
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa