Shakespeare's Sister (abestia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau abestiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Shakespeare's Sister (argipena)».
Shakespeare's Sister (abestia)
The Smithsen singlea
Egilea(k)The Smiths
Argitaratze-data1985
Ezaugarriak
Genero artistikoarock alternatiboa
DiskoetxeaRough Trade

Discogs: 20111 Edit the value on Wikidata
The Smithsen kronologia
Shakespeare's Sister (abestia) That Joke Isn't Funny Anymore (en) Itzuli

Shakespeare's Sister (Shakespeareren arreba) The Smiths rock talde ingelesaren abestia da. 1985eko martxoan kaleratu zen single gisa. Ondoren, Louder Than Bombs eta The World Won't Listen bildumetako diskoetan agertu zen. Singlearen azalean Pat Phoenix Coronation Streeteko aktorea agertzen da, Elsie Tanner pertsonaiaz jantzita.

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Johnny Marr eta Morrisseyren egiletzarekin dago erregistratua abestia. Hitzak dudarik gabe Morrisseyrenak dira.

Izenburuak erreferentzia egiten dio Virginia Woolf- en Gela bat norberarena saiakera feministaren atal bati: Woolfek esan zuen William Shakespeare-k jeinu artistiko bereko arreba izan balu, emakume izanik ez zukeela gaitasun hartaz baliatzeko aukerarik izango[1].

Jon Savage idazleak "funtsean rock'n'roll erritmo zoroa duen drama suizida" gisa deskribatu zuen[2]. Baina umore puntu eta ironiarik ere ez zaie falta hitzei: "Uste nuenez gitarra akustikoa bazenuen / protesta-kantari bilakatzen zinen / irribarrez diot hori gaur / baina garai hartan latza izan zen"[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «The Smiths threw a grab-bag of literary references into “Shakespeare’s Sister”» Music (Noiz kontsultatua: 2021-02-07).
  2. (Ingelesez) «Sean O'Hagan on The Smiths» the Guardian 2007-05-05 (Noiz kontsultatua: 2021-02-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]