Rock and roll

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Rock and rolla (sarritan rock & roll edo rock 'n' roll ere idazten da, ingelesetik: rock, "kulunkatu" eta roll, "biratu") Estatu Batuetan 1940eko hamarkadaren amaieran eta 1950eko hasieran sortutako musika herrikoi mota bat da. Haren jatorria blues afroamerikarraren, country musikaren, jazzaren eta gospel musikaren nahastean dago. Rock and rollaren elementuak jadanik 1030eko hamarkadako country abestietan eta 1920ko blues diskoetan aurki daitezke, baina izena ez zuen eskuratu 1950eko hamarkadara arte.

Sarritan rock and roll terminoa rock hitzaren sinonimo gisa erabiltzen da. Hala ere, zentzu hertsian rock and rollak bere ezaugarri propioak ditu, rockaren beste estilo batzuetatik bereizten dituena.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rock and roll Aldatu lotura Wikidatan