Virginia Woolf
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Adeline Virginia Stephen | |
| Jaio | 1882ko urtarrilaren 25a | |
| Londres (Ingalaterra) | ||
| Hil | 1941eko martxoaren 28a | |
| Rodemell (Ingalaterra) | ||
Adeline Virginia Stephen (Londres, 1882ko urtarrilaren 25a - Rodemell, 1941eko martxoaren 28a), Virginia Woolf gisa ezaguna, idazle eta saiogile britainiarra izan zen.
Biografia[aldatu]
Literaturen munduaren bere aitari esker murgildu zen, Sir Leslie Stephen. Horrela, eskolara joan beharrean, ikasketak etxean bertan burutu zituen.
1912an Leonard Woolfekin ezkondu zen. Berarekin eta beste lagun batzuekin Bloomsburyko taldea sortu zuen, izena bikotea bizi zen etxetik hartzen zuen taldea. Bere ezkonkidearekin, halaber, Hogarth Press argitaletxea sortu zuen, T.S. Eliot eta K. Mansfield gazteak bultzatu zituena, besteak beste.
Jacob's Room (1922), Mrs Dalloway (1925 eta To the Lighthouse (1927) eleberriek Woolfen originaltasuna erakutsi zuten. Era berean, The Years (1937) eta Between the Acts (1941) eleberriak aipa daitezke, beste hainbate nartean. Honekin batera, emakumearen eskubideen defentsa egingo du, A Room of One's Own idazlanean bezala.
Egun trastorno bipolarra deitzen den gaixotasun psikikoa pairatzen zuen Woolfek. 1941eko martxoaren 28an, etxetik egun batzuk lehenago alde egin ostean, Ouse ibaira bota zuen bere burua Woolfek, berokiko poltsikoak harriz beteta.
Barne bakarrizketaren teknika eta bere estilo poetikoa Woolfek nobelagintza modernoari eginiko ekarpen handienen artean jaso ohi dira.
Kanpo loturak[aldatu]
- (Ingelesez) Woolfen idazlanak