Shamshi-Adad V.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Shamshi-Adad V.a, Asiriako errege bat izan zen. K. a. 823tik K. a. 811 arte gobernatu zuen. Salmanasar III.aren seme eta oinordekoa izan zen.

Kanpaina militarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gobernuko lehen betebeharra, Ashur-dain-apla izeneko bere anaiak sustatu zuen matxinada zanpatzea izan zen, euren aita oraindik bizi zenean, oinordekotzatik kanpo utzia izan baitzen. Horretarako, Babiloniako garai horretako errege zen Marduk-zakir-shumi I.aren laguntza edo neutraltasuna erosi behar izan zuen.

Mairiko herrialdea, manear eta mediarren aurkako printze errebeldeen aurkako hiru kanpaina militarren ondoren, babiloniarretaz mendekatzea erabaki zuen, bere erregealdiaren hasieran jaso zuen irainagatik. K. a. 816an, Marduk-balatsu-iqbi erregea eraso eta garaiu zuen, preso ugari harrapatu eta hauek Ninivera eramanez.

Erregealdiaren ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere erregealdian, Asiriak ez zuen bere aurreko erregeen erregealdian lortu zuen hainako botererik lortu, baina, gutxienez, tronuratu zenean jaso zuen krisi politiko larriari buelta eman ahal izan zion. Hil zenean, bere seme Adad-nirari III.a oraindik adin txikikoa zen, eta, beraz, erregeordetza, erregina amari suertatu zitzaion, Sammurat babiloniarrari, historiara, Semiramis bezala pasa dena, greziar elezaharren bidez.


Aurrekoa
Salmanasar III.a
Asiriako erregea
K. a. 823-K. a. 811
Ondorengoa
Adad-nirari III.a