Salmanasar III.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salmanasar III.a

Asiriako errege

K.a. 859 - K.a. 824
Ashurnasirpal II.a - Shamshi-Adad V.a
Bizitza
JaiotzaK.a. IX. mendea
HerrialdeaAsiria
HeriotzaK.a. 824 ( urte)
Familia
AitaAshurnasirpal II.a
AmaMullissu-mukannišat-Ninua
Seme-alabak
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Israelgo Jehu erregea, Salmanasar III.aren aurrean makurtua

Salmanasar III.a[1], Asurnasirpal II.aren seme eta oinordekoa, Asiriako errege izan zen K.a. 858 eta K.a. 824 bitartean.

Bere erregealdia, Asiria eta Siria inguruko estatuekin eta Anatolia hegoalde eta ekialdearen aurkako borrokengatik bereiztu zen, guzti hauek, merkataritza bidezko komunikazio bideen asiriar kontrola ezabatzeko.

Hedapena Sirian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koalizio hauetako lehenak, Bit Adini, Karkemish, Hilakku eta Pattinek eratua (guztiak Siria eta Zilizia iparraldekoak), Asiriaren aurka borrokatu zuten Salmanasar III.a tronuratu zenean, honek, azkenik, haiek garaitu zituelarik, Bit Adini erantsiz, koalizioaren buru zena eta probintzia bihurtu zuena, eta haren hiriburua, Til Barsip, Eufrates ibaiaren ertzean zegoena, Kar-Shulman-ashare-du ("Salmanasarren portua") bezala berbataiatu zuen. Bit Adiniren aurka lortutako garaipenak, Asiriari, Eufrates ibaiaren bidez, ekialderanzko sarbidea eman zion.

Hedapena ekialdean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beranduago, K.a. 853an, Asseko Herrialdea (Damasko), Hama eta Israel zati ziren Siria ekialde eta hegoaldeko beste estatu koalizio bati aurre egin behar izan zion. Zailtasun larriak igaro eta Qarqarreko guduan garaitua izan ondoren, Asiriak koalizioa garaitzea lortu zuen, lau guduren ondoren, soilik K.a. 845ean eta ondoren, jarraikako kanpainaren presioaren ondorioz, koalizioa K.a. 841ean desagertu zen, Salmanasar III.ak, azkenik, Israeleko Jehuri zergaordaina aldarrikatu ahal izan zionean.

Hedapena Anatolian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soilik ekialdean lortutako garaipenaren ondoren lortu zuen Salmanasarrek, Anatolia inguruan bere domeinua sendotzea, non Malatya, Que eta Tabal estatu neohititek, Qarqarreko guduan Asiriaren etsaiei laguntza eman zieten. Asiriar tropek, Taurus mendiak zeharkatu zituzten, non Amanus mendian, Salmanasar III.ak, hilarri bat jarri zuen, mila urte lehenago, Anum-Khirbi izeneko erreg hurritar batek jarritakoaren ondoan.

Harremanak Babiloniarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asiria eta Babiloniaren arteko harremanetan, bi erresumen arteko elkarlaguntza mantendu zen. Salmanasar III.a, Babiloniako errege zen Marduk-zakir-shumi I.ari laguntzera joan zen, azken honen anaiak, tronua mehatxatu zuenean, asiriarrek desegitea lortu zuten matxinada batekin, eta Marduk berriz jarri zuen tronuan. Ondoren, Babiloniari arazoak sortzen zizkioten eskualdeko tribu aramear eta kaldearrei eraso zien. Azkenik, hiriarekin zuen ituna berretsi zuen, Salmanasarren tronuaren zokalo batean zizelkaturiko erliebe batean oroitutako gertaera.

Oinordekotza arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salmanasar III.aren erregealdiko azken urteetan, bere oinordeko izango zen Shamshi Adad V.aren eta honen anaia Ashur-dain-aplaren arteko borroka gertatu zen, tronua bereganatzeko. Azkenik, lehenak irabazi zuen, eta Shamshi Adad V.a bezala koroatua izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Ashurnasirpal II.a
Asiriako erregea
K.a. 858-K.a. 824
Ondorengoa
Shamshi-Adad V.a

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]