Media

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Media
Mādai

K. a. 728 – K. a. 549
Monarkia
Median Empire.svg
Mediar inperioa, k.a. 600 inguru.
Hiriburua Ekbatana
Erlijioa Zoroastrismoa
Aurrekoak
Flag of None.svg Urartu
Flag of None.svg Neo-Asiriar Inperioa
Ondorengoa
Akemenestar Inperioa Flag of None.svg

Media[1] (antzinako persieraz Mâda; kurdueraz Mâd), gaur egungo Irango mendebaldean kokaturiko antzinako erreinu-tribala zen. Hiriburua Ekbatana zuten.

Media arazo handia da historialarientzat: frogak fidagarriak ez direlako: badaude zenbait aurkikuntzaarkeologiko, zenbait testu kuneiforme asiriar eta babiloniarrak, Herodotoren bederatzi liburuetako Historia eta Ctesiasen Persica eta aipamen batzuk Biblian. Arazoa aurkikuntzaarkeologikoak ez dira argiak, ekialdeko testuak ez dira zehatzak eta greziarrak fidagarriak ez direnean datza.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mediaren mugak inoiz ez ziren finkoak, herrialdea gaur egungo Irango ipar-ekialdean zegoen. Hiriburua Ekbatana, egungo Hamadan, zen. Mendebaldean Zagros Mendiak eta Asiria zituen, hegoaldean Elam eta Persis, ekialdean Partia eta iparraldean Elburz mendiak.

Mediterraneotik Txinara zihoan Zetaren bideak eskualdea zeharkatzen zuen. Gainera, aberatsa zen oso. Hori zela eta, Ekbatana ez ezik, Rhagae (egungo Teheran) edo Gabae (egungo Ispahan) bezalako hiriak ere izan zituen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mediar handikiak.

Nahiz eta arkeologiak gutxi esan digu Mediako tribuei buruz, baliteke eskualdean proto-Indo-Iraniar hizhuntza batean aritzen zuten tribu txiki asko izatea k. a. 1. milurtekoan. Merkataritzak eta gertuko Asiriaren presioak eskualdea batu zuten.

Herodotoren esanetan, Deiozesek, Fraortesen semea, Media bat egin zuen. Geroztik beste hiri errege agertuko ziren, azkena tronua galdu arte. Hona hemen inperioren erregeak:

Hala ere, kronologia ez da batere fidagarria. Lehendabizikoz, Ctesiasek zerrenda alternatiboa du. Bigarrenez, aipatutakoak k.a. 715 urte inguru biziz ziren eta, gainera, Urmia lakuan, ez Ekbatanan. Gainera zenbakiak antzekoak dira oso: lehenengo biek 75 urtez erreinatu zuen, azken biek bezala.

Herodotoen esanetan, Deiozesek eta Fraortesek tribu batzuk lotu baino ez zuten egin, jauntxo tribalak baino ez izanik. Bestela, Ziaxares eta Astiages benetako erregeak ziren. Mesopotamiako kroniken aburuz, Ziaxaresek (Umakištar izena zuena) Babiloniako Nabopolasarrekin batera Asiriako Assur eraso zuen k.a. 614ean eta urte bi geroago baita Ninive hartu ere.

Inperioa, azkenean, antzinako lehen pertsiar inperioak suntsitu zuen. Ziro Handiak Astiages hartu zuen preso eta Ecbatana arpilatu. Media ez ezik menpean zituen Armenia, Kapadozia, Partia eta agian Aria ere hartu zituen.

Horrela, Media akemenidar leinuaren eskuetan erori zen. Baina mediarrak ez zeuden gustora egoera berriarekin eta k.a. 520 Kanbises erregearen aurka matxinatu ziren. Zortzi urte boterean eman ondoren, hil zen Kanbises, eta haren postua lortzeko borroka piztu zen. Dario (K. a. 522 - K. a. 486) errege izendatu zen, enperadoreekin lotzen zitzaion familia harremana oso estua ez izan arren. Dario gorriak ikusi zituen Media eta Babiloniaren matxinadak bukatzeko baina azkenean garaile atera zen.

Hala ere, bai Dariorentzat bai hurrengo erregeentzat Media inportantea zen oso bere inperioan eta Ecbatanan bizi ziren.

Gutxi dakigu Mediari buruz Alexandro Handia agertu arte, honek Dario III.a Gaugamelako batailan mendean hartu eta gero, pertsiarrak Ecbatanan saiatu zuen armada berreraikitzen, baina tamalez ez zuen lortu. Alexandro Handiak Parmenion bere jenerala eskualdeko gobernadore izendatu zuen.

Gero, Seleuzidar Inperioaren erdigune bihurtu zen eta k. a. III. mendean, Mediaren ekialdean zegoen Partian, Mesopotamia osorik edukiko zuen hurrengo leinua hasi zen. Hau da, Mitridates Handiak (k. a. 171-138) Media eta Mesopotamia osoa konkistatu zuen. Nahiz eta hiriburuak Partiako Hekatonpilos eta Mesopotamiako Ctesifonte izan, partiarrek Ecbatanan, Kangavarren eta Behistunen ere bizi ziren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Media Aldatu lotura Wikidatan