Shanghai Waigaoqiao ontziola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shanghai Waigaoqiao ontziola
Datuak
Motaontziola
HerrialdeaTxinako Herri Errepublika
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaMerkataritza-baltzu
JabeaChina State Shipbuilding Corporation Limited (en) Itzuli
Historia
Sorrera1999

Shanghai Waigaoqiao ontziola (txinera tradizionalez: 上海外高桥造船有限公), Txinako Herri Errepublikako Shanghai udaltasunean dagoen eta 1999an sortutako ontziola da. Ontziolaren jabea China CSSC Holdings Ltd. enpresa da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ontziolak 5 milioi metro koadro hartzen ditu eta urtero zazpi milioi tona ontzi eraikitzeko gaitasuna du. 2000ko hamarkadan ontzi gehien eraikitzen dituen Txinako ontziola izan zen, bai kontainer ontziak zein petrolio-ontziak.

China CSSC Holdingsek beste hiru enpresa ditu, ontzien mantenu, diseinu eta segurtasuna planifikatzeko.

Ontziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lehen ontzia, FPSO motakoa, 2003ko martxoan entregatu zuten, CNOOC enpresa txinatarrarentzat.
  • 50. ontzia, bulkarrier motakoa, 2007ko ekainean entregatu zuten, bezero estatubatuar batentzat.
  • 100. ontzia, bulkarrier motakoa, 2009ko maiatzaean entregatu zuten, bezero greziar batentzat.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.