Ontziola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Poloniako ontziola bat.

Ontziola itsasontziak eraikitzeko eta konpontzeko lekuak, normalean itsasadarretan edo kostaldeetan kokatutakoak, portu edo kaien inguruan.

Ontzigintzan maila handian aritutako herrialdeak mundu mailan Hego Korea, Australia, Japonia, Txina, Alemania, Turkia, Polonia and Kroazia dira. Euskal Herrian, jarduera hau tradizio luzekoa da Bilboko itsasadarrean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI-XVII. mendeetan, Atlantikoa igarotzeko bidaiak hasi zirenean, ontzigintzak bultzada handia izan zuen. Merkataritzarako ontzien beharra kolonien garaian areagotu zen. Garai hartan bela ontziak haritza-zurez egiten ziren. XIX. mendean burdina eta altzairua erabiltzen hasi ziren ontzioletan, eta lurrunontziek oihal ontzien lekua hartu zuten. Ontzigintza industriaren alor nagusi bihurtu zen.

Euskal Herriko kostaldean, ontzigintza garrantzi handiko langintza izan da antzinatik. Ontziak egiteko erabiltzen ziren gaiak Euskal Herrikoak bertakoak ziren: egurra, lihoa eta burdina, batik bat. XV-XVII. mendeetan egin ziren ontzi gehienak Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean. XVII. mendean merkataritzarako baino, gerrarako egokiagoak ziren ontziak egin ziren batez ere. Bestalde, balearen arrantzarako ere ontzi asko egin zen. XVIII. mendean ontzigintzak beherakada nabaria izan zuen Euskal Herrian. XIX. mendean, berriz, Bizkaiko ontziolek berebiziko garrantzia hartu zuten. XX. mendean Euskalduna eta Sociedad Española de Construcción Naval ontziola handiak sortu ziren Bizkaian, eta beste enpresa txiki asko haien inguruan. XX. mendean ontzigintza langintza nagusia izan da, eta eragin handia izan du Euskal Herriko burdingintzan. Nolanahi ere, XX. mendearen azken urteetan, Euskal Herriko industriak eta, batez ere, ontzigintzarekin lotura handia duen altzairugintzak izan zituen aldaketen eta egokitzapenen ondorioz, ontziola asko itxi egin dira, produkzioak beherakada handia izan du eta lanpostu asko galdu dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ontziola Aldatu lotura Wikidatan


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]