Shannyn Sossamon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shannyn Sossamon
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakShannon Marie Kahololani Sossamon
JaiotzaHonolulu1978ko urriaren 3a (45 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaLos Angeles
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaGalena High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea, zinema aktorea, aktorea, modeloa, musikaria, dantzaria, gidoilaria eta errealizadorea
KidetzaWarpaint (en) Itzuli

IMDB: nm0815370 Allocine: 69018 Rottentomatoes: celebrity/shannyn_sossamon Allmovie: p286262 TCM: 360595 Metacritic: person/shannyn-sossamon TV.com: people/shannyn-sossamon
Twitter: ShanSossamon Musicbrainz: a6eed316-0584-4749-af2e-e8eca4dd9e34 Discogs: 1651185 Allmusic: mn0000724465 Edit the value on Wikidata

Shannon Marie Kahololani "Shannyn" Sossamon (Honolulu, 1978ko urriaren 3a) estatubatuar zinema eta telebistako aktore, modelo eta abeslaria da. A Knight's Tale filmeko protagonista izateagatik da ezaguna. Warpaint taldeko bateriajolea eta abeslaria ere izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shannyn Sossamon Hawaii uharteetan jaio zen eta Renon (Nevada) hazi zen[1]. Amaren aldeko amona hawaiiar eta filipinar jatorrikoa zen[2]. Bost urte zituela gurasoak banandu egin ziren[3].

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995ean Los Angelesera joan eta klubetan DJ lanetan aritu zen eta modelo lanak ere egin zituen[4]. Telebistako bi iragarki egin zituen eta hainbat talderen bideoklipetan agertu zen. 2001ean A Knight's Tale filmerako aukeratua izan zen castingean Kate Hudson garaitu zuenean[5]. Heath Ledger aktorearekin egin zuen lan eta Lady Jocelyn rolean egindako lanarengatik hainbat sari eta izendapen jaso zituen[6]. Hurrengo urtean 40 Days and 40 Nights filmea egin zuen eta kritikak onak izan ziren orokorrean[7]. 2003an berriz ere Heath Ledgerrekin egin zuen lan The Order filmean.

Bi urtetako atsedenaldiaren ondoren Kiss Kiss Bang Bang filmearekin itzuli zen zinema mundura, paper txiki batekin ordea. 2007tik aurrera telesailak leheneste hasi zen. 2007 eta 2008 artean Moonlight telesaileko ohiko aktorea izan zen, 2015-16an Wayward Pines[8] telesailean aritu zen eta ondoren Sleepy Hollow telesailean[9].

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004 eta 2008 artean Warpaint taldeko bateriajolea eta abeslaria izan zen. Exquisite Corpse EPa atera zutenean Shannyn Sossamonek taldea utzi zuen. Kantuak konposatzen jarraitzen du baina ez du bakarkako ibilbiderik egiteko asmorik, musika munduan zentratzeko astirik ez duela adierazi baitu.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filmea Pertsonaiak Oharrak
2001 A Knight's Tale Lady Jocelyn
2002 40 Days and 40 Nights Erica Sutton
2002 The Rules of Attraction Lauren Hynde
2003 Moses Max Laburmetraia
2003 The Order Mara Sinclair
2005 Devour Marisol
2005 Chasing Ghosts Taylor Spencer
2005 I Hate You Leilani Jo Laburmetraia
2005 The Double Melanie Laburmetraia
2005 Undiscovered Josie
2005 Kiss Kiss Bang Bang Ile arroxasun neska
2006 Wristcutters: A Love Story Mikal
2006 The Holiday Maggie
2007 Catacombs Victoria
2008 One Missed Call Beth Raymond
2009 Life Is Hot in Cracktown Concetta
2010 Our Family Wedding Ashley McPhee
2010 The Heavy Claire
2010 Road to Nowhere Laurel Graham
Velma Duran
2011 The Day Shannon
2011 Fight for Your Right Revisited Café Patron Laburmetraia
2012 The End of Love Lydia
2012 The Cyclist Neska Laburmetraia
2013 Desire Melody Laburmetraia
2015 Sinister 2 Courtney Collins

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Telesaila Pertsonaiak Oharrak
1997 Mr. Show Moda sariketaren aurkezlea 3 atal
2004 Law & Order: Special Victims Unit Myra Denning atal bakarra
2007 Dirt Kira Klay Ohiko aktorea, 5 atal
2007–2008 Moonlight Coraline Ohiko aktorea, 10 atal
2010 How to Make It in America Gingy Wu Ohiko aktorea, 8 atal
2013 Mistresses Alex Ohiko aktorea, 8 atal
2014 Over the Garden Wall Lorna (ahotsa) atal bakarra
2015–16 Wayward Pines Theresa Burke Ohiko aktorea, 14 atal
2015–16 Sleepy Hollow Pandora Ohiko aktorea, 18 atal

Bideojokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Bideojokoa Pertsonaiak Oharrak
2012 Hitman: Absolution Jade Nguyen Ahotsa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Introducing Shannyn Sossamon - IGN. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  2. «Shannyn Sossamon» IMDb (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  3. «Shannyn Sossamon Biography (1979-)» www.filmreference.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  4. (Ingelesez) «The Kid Stays In The Club: Shannyn Sossamon» PAPER 2002-11-01 (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  5. (Ingelesez) «Shannyn Sossamon» Vogue.it 2010-11-16 (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  6. (Ingelesez) «Here are the MTV Movie Awards nominations» EW.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  7. «40 Days and 40 Nights» Box Office Mojo (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  8. (Ingelesez) «Shannyn Sossamon» Wayward Pines Wiki (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  9. (Ingelesez) «Shannyn Sossamon» SleepyHollow Wiki (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]