Shea Diamond

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shea Diamond

Bizitza
JaiotzaLittle Rock1978ko martxoaren 17a (46 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria eta LGBT ekintzailea
Jasotako sariak
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaAsylum Records

IMDB: nm8386596 Twitter: iamsheadiamond Edit the value on Wikidata

ShaGasyia Diamond, ezagunagoa Shea Diamond izen artistikoaz, (Little Rock, Arkansas, Ameriketako Estatu Batuak, 1978ko martxoaren 17a) estatubatuar emakumezko soul musika abeslari transgeneroa da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1978an Little Rocken sortua, baina Memphisen hazi zen. Gizon jaio zen, bere genero nortasunarekin bat ez zetorren gorputzean.

14 urte zituenean etxetik alde egin zuen eta harrera etxe batera joan zen. 17 urterekin bere kabuz bizitzen hasi zen. 1999an genero trantsizioa egiteko finantzazioa etsi-etsian bilatzen zebilela, armazko lapurreta egin zuen. Harrapatu zuten eta 10 urte igaro zituen preso gizonezkoentzako espetxe batean. Espetxealdian I Am Her abestia idazten hasi zen.[1]

2009an aske gelditu zenean New Yorkera joan zen bizitzera eta musikari ibilbideari ekin zion.

2016an I Am Her singlea argitaratu zuen.[2]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Singleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • I Am Her (2016)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Hansen, Genesis. (2018ko urtarrilaren 29a). «Transgender singer fuses social justice, music» The Daily Barometer (Noiz kontsultatua: 2018ko otsailaren 1a).
  2. (Ingelesez) Bruner, Raisa. (2016ko urriaren 12a). «Hear the Powerful New Anthem From Trans Singer Shea Diamond 'I Am Her'» Time (Noiz kontsultatua: 2018ko otsailaren 1a).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]