Shein

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shein
Datuak
Motaonline shop (en) Itzuli, negozioa eta Very large online platform (en) Itzuli
Jarduera sektoreaTxikizkaria, Merkataritza elektronikoa, jantzigintza, culture of Singapore (en) Itzuli eta Chinese clothing (en) Itzuli
HerrialdeaTxinako Herri Errepublika eta Singapur
Jarduera
Honen parteculture of Singapore (en) Itzuli
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2008
webgune ofiziala
Facebook: SHEINOFFICIAL Twitter: SHEIN_official Instagram: sheinofficial Youtube: UCyLC0byWRwTw16Gc74SPp9w TikTok: shein_official Edit the value on Wikidata

Shein online moda-denda bat da. 2008. [1]urtean Chris Xuk sortu zuen, Guangzhoun, Txinan. Azkenengo urteetan denda honek arrakasta handia izan du, eta munduko 220 herrialde baino gehiagotan saltzen dituzte euren produktuak, gainera bakarrik “on-line” izanda.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denda honek hasiera baten ZZKKO izena zeukan. Momentu hartan emakumezkoentzat ziren ezkontza soinekoak edo jantziak bakarrik saltzen zituzten. Denbora aurrera joan ahala, arropa barietatea asko handitu zen, orain gizonentzako jantziak ere salduz, eta kirol-arropa, pijamak eta abar gehituz. Orduan, ‘Sheinside’ izena jarri zioten, “See Inside” esan nahi duelako. Baina 2015ean, enpresak Interneten azkarrago bilatzeko eta errezago gogoratzeko izen bat nahi zutenez, “Shein” deitzera pasatu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun “jantzien Aliexpress-a” deitzen zaio, eta Shein dendaren maila mundiala Inditex enpresarena bezain altua da. Negozio hau orain dala hamarkada bat sortu zen, eta harrezkero urtez urte bikoiztu egin du fakturazioa. Gazteen artean oso ezaguna bihurtu da euren prezio baxuengaitik, arropa barietategaitikbertan erostea oso erraza izateagaitik. Euren bilakaeran zehar hainbat mugimenduri esker ospe handia lortu izan dute, bolada edo sasoi txarrak ere izan dituzten bezala.

Arrakastaren arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Webgune edo aplikazioan sartuz gero, badaude erosketak egiterako orduan eroslearentzat oso lagungarriak diran aukerak, hauen artean:[2]

  • Produktu aldaketak: edozein herrialdera heltzen diren produktuekin ez bazaude gustura, zure erosketaren barruan itzulketak edo aldaketak egin ditzakezu, eta dendak automakikoki dirua bueltatuko dizu.
  • Fast fashion: [3]webgunean egunero tendentzian dauden objektuak edo objektu berriak agertzen dira, eta orrialdea eguneratzen da.
  • Deskontuak edo jolasak: [4]paketeak merkeagoak izateko, dendan erregistratuz gero jolas ezberdinak irabaztean diru deskontuak irabazi ditzakezu.
  • Puntuak: deskontuen antzekoak dira puntuak; behin izena emanda, egunero orrialdean sartuz, puntuak jasoko dituzu. Beranduago diru bihurtuko dira.
  • Pop-up: [5]denda fisikorik existitzen ez denez, urte batzuetan “pop-up” izeneko ekitaldiak egiten dituzte. Bertan, kalitatea ikusi edo ikutu daiteke.
  • Iritzia: jantzien barruan, edozen pertsonak igo ahal ditu argazkiak bere iritzia emanez eta izarren bitartez baloratuz.

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldiren baten mundu osoko pertsona famatuekaz kontaktuan jarri eta objektu batzuk promozionatu izan dituzte. Adibidez, Lola Lolita eta Sofia Surfers ahizpak, Kimberly Loaiza edo Dome Lipa influencer-ak, besteak beste.

Promozio hauek egitean, pertsona horiek dendaren lehenengo atalean agertu izan dira.

Sheinen atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salgai dauden objektu edo produktuen barietate oso handia dagoenez, ataletan banatzen da denda, emakume, gizon eta haur sekzioez gain.

  • MOTF: Oihal mota merezi edo esklusiboz egindako arropa
  • ROMWE: [6] Etxeetarako apaingarriak edo elektronika produktuak
  • SHEGLAM: Kosmetika eta aurpegi edota gorputzerako kremak
  • DAZY: Eguneroko arropa, kamiseta sinpleak eta ez oso koloretsuak
  • EMERY ROSE: Ohikoak ez diran estiloak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Shein. 2023-11-08 (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  2. (Gaztelaniaz) Rumpelstinski. «Las claves del éxito de Shein y su eCommerce» www.rumpelstinski.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  3. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2023-01-12). «Un paso más allá del 'fast fashion': por qué el 'fenómeno' Shein "pone en riesgo el medioambiente", según la OCU» Mujer (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  4. (Gaztelaniaz) «Cupones SHEIN 15% Exclusivo | válido en Noviembre» descuentos.elpais.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  5. (Gaztelaniaz) Periódico, El. (2023-07-19). «'Summer Vibes': así es la nueva 'pop-up store' de Shein que está a punto de abrir en Barcelona» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  6. «Ese DAZY DENIM que viste en las redes sociales | ROMWE» m.romwe.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]