Guangzhou

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Guangzhou

Azpiprobintzia mailako hiria
Txineraz
Pinyin
广州
Guǎngzhōu
Herrialdea
Probintzia
TxinaTxina
Guangdong
Barrutiak 10
Konderriak 2
Alkatea
TAK ordezkaria
Zhang Guangning
Koordenatuak 23°06′N 113°15′E / 23.1°N 113.25°E / 23.1; 113.25Koordenatuak: 23°06′N 113°15′E / 23.1°N 113.25°E / 23.1; 113.25
Guangzhou is located in Txina
Guangzhou
Guangzhou
Eremua 7.434,4 km2
Biztanleria
-Hirigunean
- Prefekturan

6.367.700 bizt (2007)
7.734.800 bizt (2007)
Dentsitatea
-Hirigunean
- Prefekturan

1.656,59 bizt (2007)
1.040,41 bizt (2007)
Nazionalitate nagusia Han
http://www.gz.gov.cn/

Guangzhou (txinera sinplifikatuz: 广州, pinyineraz: Guǎngzhōu), Txinako hiririk handienetako bat da. Frantsesek Canton izena eman zioten.

Guangdong probintzian dago, Perla ibaiaren deltan.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Azpiprobintzia mailako Guangzhou hiriaren mugakideak honakoak dira: Hego Txinako itsasoa hegoaldean, Qingyuan iparraldean, Shaoguan ipar-ekialdean, Huizhou ekialdean, Dongguan hego-ekialdean, Foshan mendebaldean, eta Zhongshan hego-mendebaldean.

[aldatu] Klima

Guangzhouk klima heze azpitropikala dauka, Asiako montzoiak baldintzatua (hilabeterik euritsuenak uda garaikoak izaten dira), eta uda sargori eta hezeekin. Neguak nahiko epelak dira, lehorrak eta eguzkitsuak.

Urteko tenperatura eta prezipitazioen batez besteko balioak honakoak dira:

Batez besteko tenperatura eta prezipitazioak[1]
Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe URTEA
Max (°C) 17º 17º 20º 25º 28º 30º 32º 32º 31º 27º 23º 20º 25º
Min (°C) 10º 12º 15º 19º 22º 25º 26º 26º 24º 21º 16º 11º 18º
Euria (mm) 16,0 27,0 38,0 67,0 104,0 104,0 97,0 91,0 62,0 25,0 16,0 12,0 666,0

[aldatu] Historia

Gaur egun Guangzhou kokatzen den gunean eraikitako lehen hiria Panyu (蕃禺, ondoren 番禺ra laburtua) izan zen k.a. 214. urtean. Urte batzuk beranduago, k.a. 206. urtean, Panyu hiria Nanyue Erresumako (南越) hiriburua izan zen.

[aldatu] Banaketa administratiboa

Guangzhouko barruti eta konderrien mapa.
Sakontzeko, irakurri: Guangzhouren banaketa administratiboa

2005eko apirilaren 28an, Dongshan eta Fangcun barrutiak desagertu eta Yuexiu eta Liwanekin batu ziren. Horrez gain, Nansha Barrutia sortu zen, Panyu barrutiaren gune batzuk hartuta, eta Luogang Barrutia sortu zen, Baiyun, Tianhe, Huangpuren zati bat eta Zengchengeko guneak hartuta.

Hirigunea osatzen duten barrutiak honakoak dira:

Hirigunearen inguruko barruti eta konderriak honakoak dira:

[aldatu] Ondasun nabarmenak

Shengxin katedralaren ikuspegia.

[aldatu] Garraiobideak

[aldatu] Metroa

Sakontzeko, irakurri: Guangzhouko metroa

Metroa 1997ko ekainaren 28an zabaldu zen eta ordutik etengabe hazi da zabaldutako linea berriekin. Gaur egun metroak lau linea, 116 kilometro eta 60 geltoki dauzka. Metroaren eraikuntza lanak 1993an hasi ziren eta lehen linea lau urte beranduago zabaldu zen Xilang eta Huangsha bitarteko ibilbidearekin. Bi urte beranduago Ekialdeko Geltoki berria zabalduz ibilbidea handitu zen. Bigarren linea 2002an zabaldu zen, eta hirugarrena eta laugarrena 2005ean.

[aldatu] Aireportua

Sakontzeko, irakurri: Guangzhou Baiyun Nazioarteko Aireportua

Guangzhouko aireportua Guangdong probintziako garrantzitsuena da eta 2004ko abuztuaren 5ean zabaldu zen, 72 urtez zabalik egondako Baiyun aireportu zaharra ordezkatuz. Gaur egun, Baiyun aireportua itxita dago, eta gunea eraberritzen ari dira.

[aldatu] Azpiegiturak

Sakontzeko, irakurri: Guangzhouko portua

Guangzhouko portua Txinako Herri Errepublikako gune ekonomiko nagusiaren erdian dago, Perla ibaiaren deltan, bertan, gune metropolitarreko errepide, trenbide eta ibaiek bat egiten dute, eta duela mende asko, Txinako merkataritza gune nagusia izan da.

[aldatu] Hiri senidetuak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak