Sherlock Holmes (1984ko telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sherlock Holmes (1984ko telesaila)
Jatorria
IzenburuaSherlock Holmes
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Sasoi kopurua4
Atalak41
Ezaugarriak
Genero artistikoadetective television series (en) Itzuli, telebista drama eta Sherlock Holmes television program (en) Itzuli
Iraupena51 minutu
Deskribapena
Oinarrituacanon of Sherlock Holmes (en) Itzuli
Antzezlea(k)
Jeremy Brett (Sherlock Holmes)
David Burke (Watson Doktorea)
Edward Hardwicke (Watson Doktorea)
Colin Jeavons (Lestrade inspektorea)
Eric Porter (James Moriarty)
Rosalie Williams (en) Itzuli (Mrs. Hudson (en) Itzuli)





[[Kategoria:Rosalie Williams (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
Bestelako lanak
MusikagileaPatrick Gowers (en) Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorleaITV
Hasiera-data1984ko apirilaren 24a
Amaiera-data1994ko apirilaren 11

IMDB: tt0086661 Allocine: 2974 Rottentomatoes: tv/the_adventures_of_sherlock_holmes TV.com: shows/the-adventures-of-sherlock-holmes-1984 Edit the value on Wikidata

Sherlock Holmes edota The Adventures of Sherlock Holmes Erresuma Batuko detektibe telesail bat da. Michael Cox ekoizleak sortu zuen eta Arthur Conan Doyle idazlearen Sherlock Holmes detektibearen abenturetan oinarritua dago. 1984ko apirilaren 24etik 1994ko apirilaren 11ra ITV katean aireratu zen.

Euskal Herrian ETB2 katean gaztelaniaz eta 1990eko hamarkadan zehar aireratu zen.

Telesaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai guztietako Sherlock Holmesen telesail goraipatuenetako bat da, eleberrien irakurle eta zaletu askorentzat onena, aktoreek liburuetako pertsonaiak zinezkotasun handienaz antzeztu eta Viktoriar Aroa hobekien girotu omen zuen telesaila dela iritzi baidute. Jeremy Brett aktoreak telesail honetako Sherlock Holmesen papera antzezteko pisua galdu, eskuineko eskuarekin gauzak egiten ikasi (berez ezkertiarra baitzen) eta pipaz erretzen ikasi zuen, bestalde pertsonaiari esku keinu xelebreak eta bapateko barre motz eta bortitza gehitu zizkion. Literatur pertsonaiak eta aktoreak bat egiten zuten izaeraren zenbait ezaugarri ere bazituzten, adibidez izaera obsesiboa eta depresiorako joera izatearena, ondorioz energia eta bizitasun mental handiko aldiak izatetik erabateko letargia eta aktibotasun ezara pasatzerako aldarteak ekartzen zizkion.

1990eko hamarkadan jada, eleberriekiko zenbait lizentzia hartu zituen, adibidez, "The Devil's Foot" ("Deabruaren Oina") atalean Sherlock Holmesek bere kokaina zaletasuna utzi zuen (aldiz, eleberrietan bere droga menpekotasuna ez zuen inoiz utzi izan), nagusiki telesaila haur eta nerabeek ikusten zutela eta komenigarria ez zelakoan.

2014ean "Sherlock Holmes Handiena" delako lehiaketan Jeremy Brett aktoreak bozka gehien lortu zituen, detektibe ospetsua antzeztu zuten beste hainbat aktore ospetsu eta bikain gaindituz, tartean Basil Rathbone, Robert Downey Jr., Benedict Cumberbatch eta Rupert Everett.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]