Shirley Bassey
Wikipedia(e)tik
Shirley Bassey abeslari ingelesa da (Cardiff, Gales, 1937). Langileen klubetan hasi zen abesten. 1955ean, Such is life izeneko musika-ikuskizun batean parte hartu zuen Londresko West End auzoan, eta bi urte geroago lehen diskoa plazaratu zuen. Arrakasta handiko abestiak grabatu ditu, hala nola Kiss me honey, honey, kiss me eta As long as he needs me. John Barry musikagile ospetsuaren Goldfinger kanta abestu zuen, izen bereko filmerako. 1980an, abesteari utzi zion, baina 1997an Propellerheads bikote britainiarraren lehen diskoan (History Repeating) abestu zuen, eta sekulako arrakasta izan zuen mundu osoan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.